MAKINA ERREMINTA ETA FABRIKAZIO TEKNOLOGIEN 20. BILTZARRA

Donostian egin da makina erreminta eta fabrikazio teknologien 20. Biltzarra. Pasa den ekainaren 10, 11 eta 12an Miramoneko teknologia parkean egin da eta FAGOR AUTOMATION izan da parte-hartzaileetako bat.

Kongresuan fabrikazio aurreratuaren arloan, gaurkotasun eta interes handienen gaiekin erlazionaturiko hitzaldi teknikoak landu ziren; foro bikaina izan zen parte hartzaileen artean harremanak eta kolaborazioak egiteko eta enpresari, teknikari, ikertzaile, zientzialari, ikasle eta irakasleek beraien esperientziak konpartitzeko.

20. edizio honetako gaia manufacturing arloko azken nobedadeei buruzkoa izan zen, kontzeptu bezala “Industria 4.0”, Fabrikazio gehigarria”, “Zero akats” fabrikazioa eta automatizazioa eta robotika, berrikuntza makina eta prozesuetan eta nobedadeak osagarri eta erremintetan. Eztabaidarako mahai inguruak antolatu ziren eta gainera erakusketa eremu erakargarri bat ezarri zen non Fagor Automationek bere standa izan zuen.

20 CMH

Biltzarraren 20. edizioaren irekieran, Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen buru eta Terry Wohlers, fabrikazio gehigarrian mundu mailako adituaren Key Note batekin eman zitzaion hasiera.

“4.0 Industria” kontzeptuak protagonismo handia izan zuen biltzarraren edizio honetan. Ostiraleko saioan, ekainaren 12an, kontzeptu berri honen inguruko oinarrizko ezagutzak aurkeztu zituzten eta 4.0 industriara gerturatuko gaituzten teknologiak errepasatu ziren, hala nola, robotika, “Big data” eta datu-tratamendua, sentsoreak, sistema txertatuak eta “visual computing”.

FAGOR AUTOMATIONek presentzia nabarmena izan zuen eta hainbat hitzalditan egon zen fabrikazio aurreratuei buruzko teknologietan eta mekanizatuez hitzaldiak ematen. Alde batetik, ekainaren 11n, Ane Lazkanok, CNCa daramaten 5 ardazdun makinen zinematika birkalibratzeko metodologia azaldu zuen eta ekainaren 12an, Julio Zurbituk Tuning 4.0 eta 4.0 makina erremintarako zerbitzuei buruzko mahai inguruan parte hartu zuen.

Gainera, AFM –k elkarte bat aurkeztu zuen, Addimat (Asociación Española de Tecnologías de Fabricación Aditiva y 3D). Addimaten helburuak hauek dira: sektorearen interesak defendatzea, bere hazkundea eta lehiakortasuna babestea eta bere kideen arteko eta fabrikazio aurreratuko familia handiaren kooperazioa erraztea.

Makina erremintaren 20. biltzar hau, gure produktuak eta zerbitzuak ezagutzera emateko aukera bikaina da entzule espezializatuen aurrean.