- Fagor Automationek berrikuntza teknologikoaren apustua indartu du bere makinen konektagarritasuna garatzea bultzatuz, faktore gakoa da hori 4.0 Industrian.
- Proiektuaren helburua da, kooperatibak ekoizten dituen makinak hornitzea kontrol –interfaze erraz, pertsonalizatu eta konektatu batekin, teknologia irekiei esker.
- Proiektuak, gutxienez bi urteko iraupena izango du eta Informazio eta komunikazio eta industria sektoreko enpresen arteko elkarlana balioan jartzen du.
Formazioa Fagor Automationen
Fagor Automationek, bere egiten du erakundeko pertsona guztiei formazioa emateko ardura, beraien jarduera profesionala modu optimoan egin dezaten.
Fagor Automation TECMA 2017 konferentzian
Pasa den martxoaren 9an, osteguna, TECMA 2017 makina-erreminten azokaren barruan egin diren hitzaldi teknikoen baitan, Fagor Automationek “Vinculación Universidad-Empresa” izeneko hitzaldia eman zuen MEXIKO D.F.ko EXPO SANTA FE erakusketa zentroan.
TIMTOS 2017 azokan itxaroten zaituztegu gure garapen berriak erakusteko
Datorren hilabete hasiera Timtos azokaren 26. edizioak markatuta dator (Taipei Int’l Machine Tool Show) Taipein (Taiwan) egingo da, martxoaren 7tik 12ra..
TIMTOS metalak prozesatzeko ekipamenduei dagokionenean bigarren azoka handiena da Asian eta lehena Taiwanen. Ekitaldi honetan parte-hartzaile kopuruan errekorra gaindituko da, 31 herrialdetako 1.103 erakustokirekin, 5.434 stand-ekin eta 90 herrialdetatik espero diren 47.500 bisitarirekin. Hogei eta seigarren azoka honetako marka nagusiak izango dira hainbat prestazioren aurkezpenak, industria 4.0-rantz fokatze berri bat eta fabrikazio adimendua.
Eusko Jaurlaritzak Fagor Automationek Beijingen dituen instalazioak bisitatu ditu
Pasa den urtarrilaren 16an, Eusko Jaurlaritzako delegazio batek, Txinan zeregin komertzial eta instituzional bat gauzatu zuen, eta bertan, herrialde asiarrean dauden euskal enpresak elkartu ziren, horien artean Fagor Automation.
Bisitak iraun zituen bost egunetan zehar, delegazioak, topaketak egin zituen, Jiangsu eskualdeko tokiko gobernuarekin eta eremu horretako merkataritza ganbararekin (Txinako handiena 170.000 enpresa baino gehiagorekin).
Fagor Automation-ek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du
Abenduaren 19an Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ziren Eusko Jaurlaritzaren eskutik Donostiako Kursaal Jauregian eta artean, Fagor Automation-eko Usurbileko lantegiak, Urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen.
Fagor Automation EHU-ren XVI. Zientzia astean egon da
Pasa den azaroaren 2tik 6ra bitartean, Zientzia, teknologia eta berrikuntza astea ospatu da, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, hiru hiriburuetan (Bilbo, Gasteiz eta Donostia). Tailerrak, stand zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, ikastaroak, dastatzeak, txangoak, bisita gidatuak eta askoz gehiago aurkitu ahal izan zen XVI Zientzia astean.