Ezagutzen duzu Fagor Automation-en FMC kalkulagailua? Mekanizaziorako erreminten ebaketa datuak CAM sistema batetik, erreminta hornitzaile batetik edo langilearen esperientziaren arabera lor daitezke. Zer egin daiteke aukera horietako bat ere ez dagoenean? Fagor Automation-ek irtenbidea eskaintzen dizu.
COVID-19ren aurkako maskarak, Fagor Automationen CNC sistemekin eginak
COVID-19-ak eragin handia izan du mundu osoko pertsonen bizitzan eta lanpostuetan 2020 hasieratik. Osasun alarma egoerak eta prebentzio eta segurtasun neurriek nabarmen areagotu dute maskaren eskaera. Mundu mailan egin du gora maskaren eskariak, eta horri erantzun ahal izateko produkzio lerroak ugaritu behar izan dituzte hainbat enpresa espezializatuk; beste alor batzuetan jarduten duten hainbat enpresek ere ekoizpena aldatu egin behar izan dute, eta maskarak ekoizten hasi dira eskariari erantzun ahal izateko.
Fabrikazio Gehigarria ADDIT3D azokan, Bilbon
Fabrikazio gehigarria oso azkar zabaltzen ari da sektore sorta zabalean, teknologia honetan aurkitzen baitute beren fabrikazio premietarako erantzuna, bai eta onura garrantzitsuak ere, produktuen diseinuan eta eraikuntzan denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta produktuak pertsonalizatu ahal izatea.
Produktibitatera eta erabilera errazera bideratutako azken berrikuntzak
Kontsulta itzazu Fagorrek bere produktuetan egin dituen azken aurrerapenak, erabiltzailearen lanak sinplifikatzeko, inoiz ikusi gabeko zehaztasunak eskaintzeko eta gure CNC eta enkoder linealekin makinen produktibitatea hobetzeko.