Goratuk makina berritzaile bat ekoiztu du, 28 metroko luzera du eta ontzigintza sektorerako piezak egiten ditu Fagor Automationeko CNC sistemekin.
Baliñorentzat egindako Goratuk ekoiztutako tornua, GEMINIS GHT9 G4 D – 1600 modeloa.
Gurutzpe enpresa liderra da gaitasun handiko CNC horizontaletan. 1957an M1 modelo konbentzionalarekin lanean hasi zenetik gaur egun arte, egun azken belaunaldiko CNC tornuak fabrikatzen ditu; Gurutzpek 5.000 makina baino gehiago saldu ditu bost kontinenteetan zehar. Mende erdi baino denbora gehiagoan Gurutzpek garai bakoitzeko egoera eta exijentzietara egokitzea lortu du eta horri esker mundu mailan CNC Tornu horizontalen fabrikatzaile ospetsuenetako da.
IMPELER proiektuan parte hartzen ari diren enpresek beraien lehiarako kokapena indartu nahi dute balio erantsi altuko makina-erremintaren merkatuan: makina handiak, konbinatuak, doitasun handikoak, produktibitate handikoak eta erabilgarritasuna eta mantenua errazteko inteligentzia handiagoz hornituriko makinak.
Maiatzaren 23tik 28ra bitartean Fagor Automation Feimafe azokan egon da, Fagor Automationek Brasilen parte-hartzen duen ekitaldi garrantzitsuena da azoka hau.
Fagor Automation azokan honetan 1997az geroztik ari da parte-hartzen eta denbora guzti honetan zehar bere berrikuntzak erakutsi die bezero kopuru handi bati.
Fagor Automationen estrategia momentuan merkatuan dauden markei bateragarritasuna edo konpatibilitatea eskaintzea da. Estrategia horren ondorioz, kodetzaile linealen gama berri bat abiarazi du Fagorrek eta mundu mailako Panasonic Electric Works fabrikatzailearen MINAS A4, A5 eta A5L erregulatzaileen konexio digitala ahalbidetzen du gama berri horrekin.
Exijentzia maila altuko piezek behar duten doitasuna lortzeko.
Hainbat arrazoigatik izan ditzake pieza batek mekanizatu arazoak: arazo batzuk diseinuarekin lotura duten arrazoiengatik izan daitezke, beste batzuk, makinaren zinematikarekin erlazionaturikoak edo muntaketari loturikoak… Normalean, akats hauek saihestu edo gutxitzeko erarik onena makinaren diseinua egokitzea da. Hala ere, hau beti ez da posible izaten edo ekonomikoki ez da bideragarria izaten. Bereziki, tamaina handiko edo erdiko makinatan, muga batetik