Eskerrik asko BIEMH azokaren edizio hau hain berezia egiteagatik!

Zalantzarik gabe, BIEMH azokaren edizio hau oso berezia izan da. Gure aurreikuspenak motz geratu dira, eta zuen babesari esker azoka hau ahaztezina izatea lortu duzue.

Ezer baino lehen, eskerrik asko gure standera lehen egunetik azkenera arte hurbildu zinetenoi, gurekin denbora partekatu zenutenoi eta joan den ostegunean gure ekitaldi txikira gerturatu ahal izan zinetenoi. Eskerrik asko!

Gure berrikuntza guztiak zuzenean lehen pertsonan

Aurreratu bezala, BIEMH-era begira genituen itxaropenak handiak ziren, edizio honek aukera ematen baitzigun zuetako askorekin berriz aurrez aurre egoteko. Pandemiak aukera kendu zigun gure berrikuntzak lehen pertsonan kontatzeko, hala nola Quercus edo kaptazio-sistemetan, baita Fagor Digital Suite gure zerbitzu-linearen aurkezpena ere.

Herri eta herrialde askotako bezeroak eta lagunak hurbildu zarete, gurekin bildu zarete berrikuntza horiek guztiak ezagutzeko, eta hobetzen jarraitzeko aukera eman diguzue, zuen behar guztiei irtenbiderik onenak eskaintzeko.

Zuekin harremanetan eta lanean jarraituko dugu, baina zuen interes guztiagatik eskerrak emateaz gain, 2022ko BIEMHek eman digun on guztia ere gogorarazi nahi dugu zuekin batera.

Jarraian, irudi galeria bat eta BIEMHen laburpen-bideo bat ikusi ahalko dituzue, Fagor Automationen begietatik ikusita. Eskerrik asko guztioi!