Eskerrik asko beste behin BIMU azoka izugarria bihurtzeagatik!

BIMUren edizio izugarria eta berezia. 4 egun oso aktibo eta konexio berriez beteak izan dira.

Fagor Automationetik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen aldetik jasotako baldintzarik gabeko laguntzagatik. Etengabeko lan eta ahalegineko egunak baliagarriak izan dira gure bezeroekin harreman berriak ezartzeko eta lehendik genituenak indartzeko.

Edizio honek Fagor Automationen aurreikuspen guztiak gainditu ditu BIMUren aurreko edizioekiko. Italiako gure ordezkariak oso pozik daude zuek emandako erantzunarekin.

Lan handiaren atzean talde handia dago!

Fagor Automationen aurkezpenak

Azokara hurbildu zen orok CNC Quercus eta Optima sistema berriei, SERIE3 gama altuko kaptazio sistema angeluarrei eta Fagor Digital Suite digitalizazio irtenbideari buruz informatzeko aukera izan zuen.

Azokaren ohiko egunez gain, Fagor Automationetik ekitaldi berezi bat antolatu genuen gure bezero eta lankideentzat. Asistentzia ikaragarria izan zen, eskerrik asko!

Hemen zuekin partekatzen ditugu Fagor Automationek azokan egindako ibilbidearen argazki batzuk, baita antolatu genuen ekitaldiaren bideo laburpen bat ere. Espero dugu zuen gustukoa izatea!