Makinen energia kontsumoa optimizatzea

Barneko eta kanpoko datuen etengabeko erregistroa CNCan

Power-OM proiektuak makinaren osasunaren diagnostikoa, barne eta kanpoko datuen fusioan zentratu du. FAGOR CNCa dagoeneko irekita dago bezeroek dituzten aplikazio ezberdinen interkonexioetara, baina proiektuaren puntu garrantzitsuenekin erlazionatutako bi prestazio berri garatu dira.

Datuen  bisualizazioa
1) Grabatutako datuen bisualizazioa, CNCan edo nabigatzailean

Proiektua makina erreminta bat diagnostikatzeko ondo definitutako kontzeptu batean oinarrituta dago, aztarna digitalean. Aztarna digitala, testuinguru honetan, berariazko test bat da, osagarrietara orientatuta eta osagai honen egoera eta erabilera baldintzen arteko erlazioa bilatzen saiatzen da.

FAGOR AOTEK-en ekarpen nagusia helburu hori lortzeko CNCean aplikazio berri bat da, erregistratu beharreko datuak definitzeko eta datuak gordetzeko estrategia jarraitzeko. Laginketa denbora konfiguratu daitekeenez eta oinarrizko denbora (denbora minimoa) CNCaren oinarrizko denbora denez, aplikazio honek, Power-OM proiektuaren beharrei erantzuten die, aztarna digitalaren prozesuak osasunaren ebaluazioa eta datuen etengabeko grabaketa akatsen arrazoi posibleak antzemateko.

HMI
2) HMI Data Loggerren konfiguraziorako

PowerOMrentzat beharrezkoa ez bada ere, (grabaketako datuak, printzipioz, TEKNIKER-en aplikazioan erabiltzeko edo KASEM plataformara igotzeko direlako), FAGOR AOTEK-ek edozein nabigatzaile modernotan funtzionatzen duen bisualizazio erraminta bat garatu du eta modu errazean erregistratutako datuetara sartzeko aukera ematen du, makinan bertan edo urruneko kontrol bidez, gailu eramangarri edo smarthphone eta tabletetatik (1 irudia).

Izenak adierazten duen moduan, Power-OM, potentzia eta energia adierazten ditu. Egoeran oinarritutako monitorizazioan, potentzia eta energia dira behatu beharreko bi seinale garrantzitsuenetakoak. Pare eta potentzia seinaleak dagoeneko eskuragarri daude FAGOR erregulatzaileekin kontrolatutako motorrentzat. Kanpoko sentsoreak behar dira bestelako motorrentzako eta makinaren energia guztia monitorizatzeko. Sentsore horietako bat CANO busera konektatu da energiaren etengabeko monitorizazioa lortuz. Sistemak hiru faseetako bakoitzeko balio bat ematen du (Power_U, Power_V eta Power_W lehen irudian) eta balio bakar batean konbinatu daitezke, Total Powerean, irudian ageri den moduan.

Monitorizazioa
3) Potentziaren monitorizazioa denbora errealean potentzia errealeko sentsoreekin

FAGOR AOTEKek edozein nabigatzaile modernorekin ikusi daitekeen html5 orri bat sortu du. Orri horrek, (3. irudia) denbora errealean erakusten du hiru ardatzen potentziaren kontsumoa, buruarena eta makina erremintaren kontsumoa guztira.

Web orri bat denez, gailu eramangarrietatik edo smartphone edo tabletetatik sartu daiteke, ondorioz, lantegiko edozein lekutatik ikus daiteke, Industry 4.0. –ren espitua jarraituz.

Barne eta kanpo sentsoreen datuak erregistratzea

Arkitektura
4) Kanpoko datuentzat arkitektura, ARTIS eta Wago

Datuen erregistratzailea Sercos busaren bidez sartu daiteke erregulatzaileen datuetara. Datu hauek Data Logger-ari ematen zaizkio barne seinaleen izen estandarrekin.

Kanpoko datuentzat, gailu hauek erabili ditugu FAGOR, ARTIS eta WAGO, CANOpen konexioarekin. ARTISek Genior Modular OA sistema eskaini du, datuak aurre prozesatzeko acelerómetro eta potentzia errealeko sentsoreekin.

Potentzia errealeko sentsoreen konexioak, makina erreminta osoaren potentzia- kontsumoa erregistratzea ahalbidetzen du, osagai periferikoak barne eta energiaren opmizazioan lehen urrats bat da.

Informazio gehiago www.power-om.eu