Pultsu handiagoa makina-erramintaren eskarian 2013ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoan

Gipuzkoako kooperatiba honek bere merkataritza- eta zerbitzu-filialak indartu zituen atzerrian, bere lidergoa berretsi zuen negozioaren hainbat segmentutan, Fagor CNC 8060 kontrola merkaturatzeko lanak burutu zituen eta bere ekintza berritzailea areagotu zuen, beste batzuekin lankidetzan, I+G-ko dozena bat programatan parte hartuz.

5554932083_68161bd1c4Fagor Automation zuzen-zuzenean dago 13 herrialdetan eta hori areagotu egin zuen 2013an aplikazio-zentro bat irekita Txinan, Italian Ivrea-n duenaz gain; bestalde, gehitu egin ditu langile teknikoak Alemaniako eta Estatu Batuetako ordezkaritzetan, horrela talde osoak dituen 623 langileetatik 233 atzerrian izango ditu.

2013ko ekitaldia Txinako dinamismo apalagoak markatu du, eta Brasilen ere murriztu egin da jarduera. Hala ere, aurtengo ekitaldirako itxaropen handiagoa dago, urteko azken lauhilekoan eskariak gora egin baitu. Joera horrek bultzaturik, negozio-plan bat ezarri dute eta salmentak %10 igotzea espero dute 2014an.

8060Produktuari dagokionez, Fagor Automation-en zuzendaritza saiatuko da gero eta erantzun sofistikatuagoa ematen makina-erremintaren sektoreari. Katalogoa hilabete honetan bertan indartuko dute Fagor CNC 8060 kontrolaren industrializazioarekin; joan zen ekitaldian aurkeztu zuten, eta aurrerapen handiak eskaintzen ditu zazpi ardatzetarainoko mekanizazio- eta torneaketa-zentroetarako prestazioetan.

Bere ekipamenduen prestazioak areagotzeko eta merkatu-joerei aurrea hartzeko, Fagor Automation-ek I+G-ra urteko diru-sarreren %8 eta 10 artean bideratzen du, eta 94 teknologo ditu Gipuzkoako bere zentroetan.
Fagor Automation-etik diotenez, I+G+b-n egiten duten ahalegina ezinbestekoa da merkatu-kuota mantendu edo hobetzeko eta nazioarteko lehenengo erreferentzia bihurtzeko. Arlo honetan, Estatu Batuetako enpresa baten eskaria asebete dute, Kooperatibak egin dituen bi sistemarik handienak eginez, 40 metro luzekoak.

 

Iturria: Empresa XXI- 2014ko urtarrila