Kolaboratzaileen txokoa: Emil Nicolescu

Goikoa_eu

  • Nola eta noiz egin zinen Fagor Automationeko banatzailea?

1995 urtean Bernard Meyer ezagutu nuen, Fagor Automationek gaur egun munduan duen banatzaile esperimentatuenetako bat. Errumaniako enpresen eta bertako teknikarien potentziala ikusita, Mr. Bernard Meyerrek Fagor Automationeko eraikin nagusitik eremu geografiko honen azterketa kudeatzeko aukera izan zuen. Gure topaketek eta elkarlanaren ondorioz, Meyer jaunak bere bazkide izatea eskaini zidan. Bere proposamena onartu nuen, uko egin nion Ikerketa Elektronikorako Institutuan neukan postuari eta bidaia berri bati ekin nion.

  • Zure negozioarentzat zer suposatzen du Fagor Automationek?

Laster 19 urte beteko ditut Fagor nire aktibitatearen foko bakar bihurtu zenetik. Dena 0tik hasi zen. Fagor marka ez zen oso ezaguna Errumanian, Siemens (1952tik presente dago hemen) eta Heidenhain ondo posizionatuta daude. Kontzientzia irabazi beharra neukan eta Fagor aukera erakargarri egin eta lortu dut prezio lehiakorretan eta erosleen aldeko baldintzetan. Fagorren konpetentziatik hainbat eskaintza jaso ditut, baina inoiz ez dut beste enpresa batentzako lan egitea pentsatu.

  •  Fagor Automationetik zer nabarmenduko zenuke bereziki? Nolakoa izan da zure esperientzia Fagor Automationekin?

Mondragoneko ideologia soziala entzunda neukan, baina Fagor Automationeko pertsonak ezagutu ondoren bakarrik iritsi nintzen ulertzera. Txundituta nengoen eta oraindik ere banago talde lanerako duten espirituarekin. Beti lagundu didate aurre egin behar izan diedan finantza arazoei eta zailtasun teknikoei. Ez daukat Fagorreko langile baten estatusa, familia honetako kide sentitzen naiz eta harro sentitzen naiz horretaz.

  • Nola ebaluatuko zenuke gure marka?

Marka ilun bezala hasi zen hura, Aurki, gerora Fagor Automation bihurtu zen. Hazkunde oso dinamikoa bizi duen erakundea da. Ikerketa sektorea kalitate altuko lineak egiteko posizionatu zen. Produkzioak ikerketaren maila berean mantentzea lortu zuen eta modu ikusgarrian hazi zen.  Nik esango nuke,  Fagor izena, makina erremintako merkatu globalaren premiun segmentuan sartzen ikusi dudala. Nire ustez , Fagor produktuen kalitate/kostua eta fidagarritasunaren arteko erlazioa eztabaidaezina da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *