Fagor Automationek bere ALDIZKARIA argitaratu du

Fagor Automationek bere ALDIZKARIAren lehen zenbakia plazaratu berri du, bezero guztiekin zuzenean eragiten dieten gaiei buruzko ezagutza eta informazioa partekatzeko asmoz.

Aldizkaria sei hilean behin aterako da, eta lehen zenbakian sektore aeroespaziala landu du eta bost atal nagusi ditu:

MAGAZINE

* Erreportajea: sektore aeroespazialerako prestazioak

* Bezeroa: pieza handien mekanizazioari buruzko lekukotza

* Produktua: CNC 8060 eta FAGOR enkoderren DRIVE-CLiQ® konexioa

* Teknologia: Ikerketa Metrologikoaren Europako Sarearen (EMRP) JRP SIB58 Angles– Angle Metrology proiektua

* Berriak: Mt Connect eta Renishaw ikuskapenerako softwareak

Aurrerantzean, aldizkariak hainbat ahots, sektore eta albiste interesgarriri emango die protagonismoa.

Aldizkarira harpidetu zaitez mezu bat bidaliz zure izen eta helbidearekin info@fagorautomation.es

CLICK_HERE ALDIZKARIA ikusi (gazteleraz)