Aste zoragarria IMTS eta AMB azoketan, eskerrik asko laguntzeagatik!

Fagor Automationetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Chicagoko eta Stuttgarteko azoketan gure standetara etorri zareten guztiei. Eskerrik asko zuen interes eta laguntzagatik!

Irailaren 12tik 17ra bitarteko astean, Fagor Automation erakusle izan da, beste urte batez, Chicagoko IMTSn (International Manufacturing Technology Show) eta Stuttgarteko AMBn (International Exhibition for Metal Working).

Fagor Automation IMTSn

Fagor Automationek IMTS azokan parte hartu zuen aurreko edizioarekin alderatuta, 2022ko edizio honetan % 25 igo dira gure standerako bisitariak. Fagor Automationek ontzat jo du igoera hori, horrek esan nahi baitu pixkanaka aurrera egiten ari garela gure automatizazio soluzioetan.

Gure bezeroek Fagor Automationen berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta ondorioz hurrengo belaunaldi baten automatizazio soluzioak aldatu egiten dira.

Berritasunak, hala nola CNC Quercus eta Optima sistema berriak eta Series3 familiaren encoder-ak izan dira. Gainera, izugarria izan da Fagor Automationen zenbakizko kontrolek zerbitzatutako “Invisalign” ebakitzen duen hortz-makina digitalak harrituta utzi duen pertsona kopurua.

Fagor Automation AMBn

Pandemiaren ondoren, Fagor Automationek Alemanian eskaintzen dituen automatizazio prestazio berriak aurkezteko aukera ere baliatu du. Berrikuntza horien artean daude honako produktu hauek: CNC Quercus sistema berria, Serie3-ko neurtzeko sistemak 3STATECH teknologia patentatuarekin eta eta segurtasun funtzionalarekin, eraztun enkoder berria eta Fagor Digital Suite zerbitzu-linea.

Gure bezeroek AMBn jasotako laguntza eta interesa izugarria izan da. Dauden bezeroekin zein bezero potentzial berriekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta oso eskertuta gaude gure berrikuntzek izan duten harreragatik.

AMBn agerikoa izan da Fagor Automation puntako enpresa gisa sendotzen ari dela makina-erremintaren Alemaniako merkatuan.

Eskerrik asko bisitatzeagatik!

Eskerrak eman nahi dizkiegu IMTS eta AMB azoketako astean gure standera hurbildu eta automatizazio soluzioetan ditugun berrikuntzengatik interesa agertu duten guztiei. Zuen zain egongo gara hurrengo edizioetan!