Fagor Automationek aipamen berezia jaso du Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalean

Fagor Automationek aipamen berezia jaso zuen bere CNC 8060 berriagatik, Makina-erreminten eta Fabrikazio Teknologien Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalaren hamaikagarren edizioan, zehazki osagarri, osagai eta erreminten modalitatean.

Sari hau AFMk antolatzen du (Avdanced Manufacturing Technologies), BECen eta Beaz Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren babesarekin. Epaimahaia EIDE, IHOBE, SPRI, TECNUN, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Ergogroup eta Osalan erakundeek osatuta zegoen, eta horiek denek berrikuntza, diseinua, ergonomia eta segurtasun irizpideak izan dituzte kontuan sariak erabakitzerakoan.

Fagor Automation Premio Innovación y Tecnología por suCNC 8060

CNC 8060ak diseinu estilizatua du eta makina-erreminten fabrikatzaileen egungo joeretara egokitzen da. Aurrealdeko oratzeko zuloak kendu dira eta teklen tamaina murriztu da, eta horri esker gaika multzokatu ahal izan dira eta bi modeloetan multzo berdinak erabili (bertikalean eta horizontalean).

Teknologia aurreratua erabili da diseinuan, eta horri esker bere sakonera nabarmen murriztu ahal izan da eta moldeko teknologia erabili da atzealdea estaltzeko. Horrela, CNC 8060 itxura ergonomikoa duen CNCa da eta aproposa ingurune industrialetarako.

Fagor Automationen CNC 8060aren ezaugarri nagusiak hauek dira:

Itxura ergonomikoa

Fagorren teklatu linea berria makinen ohiko diseinuaren arabera egin da (horizontalak eta bertikalak), eta makinetako langileekin elkarlanean diseinatu da nabigazioa eta datuen sarrera errazteko.

Teklak multzokatu dira langileak behar dituen aukera guztiak eremu berean izan ditzan, teklak azkarrago aurkitzeko eta errazago lan egiteko.

Teclado del CNC 8060 de Fagor Automation.

Era berean, pantailako koloreak ergonomikoagoak dira. Bere diseinuan ergonomian adituak diren enpresekin egin da lan, horrela, koloreetan tonu apalak erabili dira langilearen neke bisuala murrizten laguntzeko.

Ingurune industrialetarako diseinatua

Edozein makinatan instalatua izateko diseinatua dago egonkortasun berme gorenarekin. Makinari finkatzea atzealdetik egiten da, IP65 (NEMA 12) egonkortasunaren araua betez.

Diseinuan erabilitako teknika aurreratuei esker, bateria eta haizagailua bezalako elementuak kentzea lortu da, beraz ez da beharrezkoa inolako mantentze lanik.

Diseinu honen beste ondorioetako bat da CNC honek bero gutxiago sortzen duela eta, beraz, gela txikitu daitekeela, gela freskatzeko haizagailu premiarik eduki gabe.

Erabiltzaileak erraz pertsonalizatzeko nabigazioa

Navegación del CNC 8060 de Fagor Automation

 

 

 

Funtzionalitate honekin langileak gehien erabiltzen dituen lan pantailak eta mekanizazio zikloak aukeratzen ditu, gainerakoak ezkutatuz eta CNCaren lan modua are gehiago sinplifikatuz.


Lan modu arina eta irisgarria

Pantalla de CNC 6080 de Fagor Automation

 

Pop-up nabigazioa sistema berritzailea da makina–erreminten merkatuan. Menuak hedatzeko sistema bat eskaintzen du, modu horretan eskuragarri dauden aukera guztietara berehala sartzea ahalbidetuta. Softkey-ek ikonoak eta testuak dituzte. Ukimen-monitorea (touch-screen), arratoiaren nabigazioa.

 

 

 

Eskuliburu integratuak

Fagorren CNCak operazio eta programazio eskuliburuak integratuta dauzkaten bakarrak dira merkatuan.

HELP tekla sakatuz gero, momentu horretan egiten ari garen eragiketaren azalpena azaltzen zaigu.

Informazioa euskarri digitalean izatearekin, ekologikoagoa izateaz gain, lan lekuan une jakinetan kontsultatzen diren liburuak edukitzea ekiditen da.

Manual de CNC 8060 de Fagor Automation

Grafiko interaktiboak

Langilea bere programa egiten ari den bitartean, CNCak editatzen ari den modua erakusten du.

Langilea bere programa egiten ari den bitartean, CNCak editatzen ari den modua erakusten du.

Erabiltzaileak programatutako mugimenduak eta norabideak egiaztatu ditzake programak exekutatu aurretik, bai eta simulazioaren aurretik ere.

Gráficos interactivos de CNC 8060 de Fagor Automation.

Piezak prestatzeko laguntza (Kalkulagailua)

Kalkulagailu funtzioa software funtzioan integratuta dago, funtzionalitate hau bakarra da merkatuan eta erabiltzaileak bere lan lekuan kalkulagailu bat izatea saihesten du.

“CAL” tekla espezifikoa ezarri da kalkulagailua izendatzeko. Kalkuluak amaitu ondoren, emaitzaren balioa aukeratutako eremuan azaltzen da, eta horrekin datuak idazterako orduan egiten diren akatsak ekiditen dira.

Bereizmen handiko grafiko pertsonalizatuak

CNCak pieza exekutatu aurreko simulazio bat egiteko aukera eskaintzen du. Horrela, programatzerakoan piezak izan ditzakeen kalteei aurrea hartzea ahalbidetzen da. Bereizmen handiko grafikoekin pieza xehetasun handiz ikus daitezke, analisi zehatzak egiteko aukera emanez, izan ere, pantailan azaltzen den simulazioa errealitatekoaren oso antzekoa da.

Grafikoak oso erabilgarriak dira, halaber, mekanizatzerakoan, ikusgaitasun eskasa dagoen inguruetan (ebaketa–likidoagatik edo txirbilagatik), edozein unetan mekanizatuaren egoera erreala ikustea ahalbidetzen baitute. Konplexutasun jakin bat duten piezetan, pieza zatiak egin daitezke, modu grafikoan, piezaren barnealdea ikusteko zehaztasunez.

Gráficos de CNC 8060 de Fagor Automation

Auto-doikuntzarako tresna makinaren fabrikatzailearentzat

Herramienta de auto-ajuste de CNC 8060 de Fagor Automation.

Funtzionalitate eraginkor honi esker, tekla bat sakatze hutsarekin posible da makinaren errendimendua optimizatzea eta eskuz eginiko doiketetan eginiko akats posibleak ekiditea ere bai.

Aotek zentro teknologikoak garatu duen prestazio honek FineTune izena du, eta makina modu automatizatuan doitzea ahalbidetzen du, makina martxan jartzeko denbora nabarmen murriztuz eta, ondorioz, produkzio kostuak ere bai.

Bere erabilera oso erraza da, erabiltzailearentzako interfaze erosoari esker eta CNC eta erregulatzailean duen integrazio perfektuagatik.

Dinamic override. Makinaren doiketa dinamikoa

Ajuste dinámico de CNC 8060 de Fagor Automation.

Prestazio berritzaile honekin langileak piezaren mekanizazioan zehar makinaren portaeran (makinaren dinamikan) eragin dezake, akabera hobezina lortuta, programaren abiadura mantenduta eta makinaren erantzuna leunduta piezaren profilerako.

Izkina leunak dituen pieza bat mekanizatu ondoren (azelerazio aldaketa gutxirekin), hurrengo piezak izkina bizi asko baditu, orduan makinaren portaera ez da nahi duguna izango, azelerazio aldaketa asko daudelako.

Langileak makinaren Dynamic Overridea jaisten badu, makinak leunago egingo du lana, denbora gehixeago beharko du, baina mekanizazioa hobea izango da

Process Informer (emailen bidalketa)

Mekanizazio batzuetan ez da beharrezkoa izaten langile bat etengabe ikuskatzen egotea, serieko prozesua delako edo mekanizazio prozesuak asko irauten duelako.

“Process Informer” izeneko funtzionalitate honek mekanizatuan zehar gertatzen diren intzidentzien berri ematen dio langileari, SMS edo email bidez, eta horrela edozein gertakariren aurrean modu azkarrean erantzuteko eta mekanizatuarekin jarraitzeko aukera izango du.

Process Informer. CNC 8060 de Fagor Automation