Fagor Automationek bere I+G oinarria eta oinarri industriala indartu ditu nano-metrika arloan

Ekipo bat sortu du patroi angeluarrentzat 10 nano-erradikaletako doitasunarekin

Fagor Automation abangoardian kokatu da neurri nanometrokoaren doitasunean.

Lortutako aurrerapena berretsi egin da patroi angeluarrak neurtzen dituen makina batekin eta bere atzitzaileekin ziurtatzen ditu “doitasun neurriak eta errepikakortasun nanometrokoa”.

Fagor Automation eta Fagor Aotek-ek sortutako ultra prezisiozko bankada angeluarra.

Fagor Automationek, bere Fagor Aotek zentro teknologikoaren bidez, arrakastaz lortu du, nano eskalan patroi angeluarrak neurtzen dituen makina bat diseinatu eta eraikitzea. Proiektua, IK4-Tekniker -ekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin egin da eta “nazioarteko trazabilitate sistema” duen lehenengo makinetako bat da munduan. Horrela, erreferentzia da patroiak neurtzeko eta seriean fabrikatzen diren atzitze sistema edo kaptadore angeluarretan. Lan lerro honetan, Fagorrek “Angles” proiektuan lana egiten du Europako zentro metrologikoekin, japoniarrekin eta Korearrekin konparaketa gurutzatu bat egiteko. Horrek, nazioartean metrologian erreferente bezala finkatzen du arlo industrial honetan.

Fagor Automationentzat, neurtzen den elementuak ziurtatu behar du “10 aldiz neurtu beharreko objektuaren bereizmena”, horrek eraman ditu nanometroaren eta pikometroaren eskalan sartzera.

Izan ere, makinak neurtzen du, eskala angeluarretik (arko segundu) linealera (nanometroa) pasata, “0,8 nanometro arte, horrek 8 nanometrotan ezabatzen du ziurgabetasuna”. Bitxikeria dimentsional bezala, 0,8 nanometro ur molekula baten tamaina erdiaren parekoa da.

Erakundearen hurrengo erronkak dira modeloaren erreplika patroi eta enkoder linealentzako eta 2 nanometro arteko neurrien errepikakortasuna lortzea.Laugarren iraultza industriala hertsiki lotuta dago makinen eta fabriken konektabilitatea, baina doitasuna ziurtazea eskala nanometrikoan ezinbesteko elementua da “nano” elementu eta ekipoen industrializazioa bermearekin egiteko industria hauetan: zientzian, aeroespazialean, IT-etan eta automozioan besteak beste.

‘JRP SIB 58 Angles’ bi enpresa Europarrek bakarrik hartzen dute parte eta horietako bat Fagor Automation da, bere zeregin nagusia “radiana neurtzera itzultzea da” 0,01 arku segundo baino gutxiagoko ziurgabetasun batekin.