Fagor Automationen parte-hartzea WEEVIL proiektuan

Fagor Automationek WEEVIL proiektuan parte hartu du. Proiektuaren helburua da: kotxe elektriko bat diseinatzea hiriko erabilera izango duena eta ultrarina eta guztiz segurua dena.

Herrialde ezberdinetako hamar enpresa ari dira elkarlanean Europako proiektu honetan, 2015eko ekainaren 1ean hasi zen eta lau urteko iraupena izango du. Proiektuaren funtsezko helburua da: kotxe elektriko bat diseinatzea hiriko erabilera izango duena, segurua, eskuragarria eta erosoa.

Trafikoaren kutsadura eta pilaketak, hiriguneetan, bizi kalitatearen eta osasunaren arazo nagusi bilakatu dira. Arrazoi horregatik, arazo horiei erantzuna emateko aukera eraginkor moduan ibilgailuen elektrifikazio progresiboa iradoki da.

Merkatuan ibilgailu elektrikoen hainbat aukera daude. Soluzio erakargarria bada ere, trafiko pilaketetan, segurtasunean eta erosotasunean eragozpen batzuk dituzte.

Horizon 2020 programa europarraren zati moduan, WEEVIL proiektua proposatu da, hiru gurpil dituzten (bi aurrean eta bat atzean) hiriko ibilgailu elektriko kapsulatuen kontzeptu berri bat garatzeko. Prototipoak aurrerako jauzi kualitatiboa dakar, bost arrazoirengatik.

  • Bere egiturari esker, zuntz indartuarekin ekoiztuta dagoenez ibilgailua arina eta segurua da.
  • Mekanismo bat du ibilgailuaren zabalerara egokitzen dena eta, hortaz, aukera ematen du ibilgailua espazio txikietan aparkatzeko. Ibilgailua abiadura handiagoan desplazatzen denean egonkortasuna ere hobetzen du.
  • Motor berri bat, imanik gabe eta eraginkorragoa.
  • Bateriak trukagarriak dira.
  • Diseinu estetikoa eta guztiz ergonomikoa.
  • Pertsona bat edo bi eramateko gaitasuna du eta 90 km orduko hartu ditzake, horri esker, ibilgailua segurtasunez mugitzen da errepide eta autopistetan.

Fagor Automationek ibilgailuaren powertrainean txertatuta doan trakzio motorraren diseinua egin du, eta hori da, funtsean, proiektuari egin dion ekarpena.

Erreluktantzia kommutatuko motor batentzat erreguladorea da, ez du imanik. Erreguladore honek motorra erabat kontrolatzen du ibilgailuaren 80 V-ko baterian metatuta dagoen energiatik. Potentziaren irteera 10 Kw da.

Erreguladorea powetrain ibilgailuan mekanikoki txertatzeko diseinatu da, motorrarekin eta kaxa erreduktorearekin batera. Powertrainen arkitektura honek diseinu konpaktu bat du eta ibilgailuan oso leku gutxi hartzen du.