Konektibitatea eta trazabilitatea NORANZKO BIKO ZERBITZUA EMATEKO

Industria 4.0 Europako industria sektorean oso hedatua dagoen joera bat da eta bere barnean hartzen ditu makinen konektibitatea eta software eta interfaze pertsonalizatuak manufaktura mundua digitalizatzeko.

Industria 4.0-k hainbat fabrikaziorako monitorizazio aukera eta kudeaketarako prozesu eskaintzen ditu. Teknologia honen helburu nagusia da ekoizpen prozesuen optimizazioa, eraginkortasuna hobetzea, kostuak gutxitzea eta mantentze prediktiboa.

Industria 4.0-ren kontuan hartzeko beste aspektu inportante bat biltzen duen datu bolumen handia da, datu horiek, materialen, ekoizpen prozesuen eta erabiltzen den logistikakoa izan daitezke. Eta guzti horri kalitatezko konektibitate bat gehitzen badiogu, TRAZABILITATE bat lortzen dugu bezero eta azken erabiltzaileengana erraz iristeko.

Industria 4.0-k produktua eta zerbitzua batu nahi ditu, eta horrekin zabaldu daiteke zerbitzuen eskaintza: ekipoen mantentze lanak, produktuen hobekuntzak edo eboluzioak eta lan eremuan dauden ekipoen kalitatearen kudeaketa. Guzti hori, urruneko kontrol bidez egin daiteke, eta horrela murriztu egiten da, sartzeko erraztasuna eta epe eta kosteen murrizketa.

Baina teknologia guzti horien inplementazioa egiteko, beharrezkoa da abangoardiako ekipamendu bat izatea, digitalizazio, konektibitate, berariazko software eta errendimenduari dagokionez. Teknologia hauen inplementazioak erraztuko du fabrikatzaile eta azken erabiltzaileek elkarrekin lana egitea Industria 4.0 garatu eta aplikatzeko eta teknologia honek eskaintzen dituen abantailak aztertzeko.

Fagor Automationen produktuak teknologiaren abangoardian kokatuta daude eta ekoizpen prozesuan helburu bikotzerako balio dezakete: informazio bolumen handia erregistratzea parametro zenbaki amaigabe batekin, eta aldi berean, konektibitatea ematea eta urruneko kontrol bidezko sarrera hornitzaile eta bezeroaren artean. Horrek erraztuko du hauek bezalako helburuak lortzeko beharrezko informazioaren transmisioa:

  • Sentsore eta neurtzeko elementuen integrazio amaiera-gabea.
  • Trazabilitatea irakurtzeko sistemen integrazioa.
  • Produkzioaren etengabeko informazioa erregistratzea eta baita ekipoen egoera.
  • Bildutako informazioaren gestioa edo lainoan.
  • Ekipoen eraginkortasun- adierazleen kudeaketa.
  • MES plataforma baten inplementazioa, edo baita ERP batena ere.
  • Makina /fabrikaren monitorizazio denbora errealean, modu errealean zein urrunetik, edozein kokapenetatik Interneteko konexioarekin, 3G/4G…
  • Trazabilitate unitario bat inplementatzea hornitzaile batetik hasi eta azken bezero arte.
  • Mantentze prediktiboen inplementazioa matxurak garaiz antzemateko akats patroien identifikazioa erabilita.
  • Kalitatearen kudeaketa eta mantetze kudeaketaren inplementazioa gure bezeroan.