Pasa den azaroaren 2tik 6ra bitartean, Zientzia, teknologia eta berrikuntza astea ospatu da, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, hiru hiriburuetan (Bilbo, Gasteiz eta Donostia). Tailerrak, stand zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, ikastaroak, dastatzeak, txangoak, bisita gidatuak eta askoz gehiago aurkitu ahal izan zen XVI Zientzia astean.