- Fagor Automationek berrikuntza teknologikoaren apustua indartu du bere makinen konektagarritasuna garatzea bultzatuz, faktore gakoa da hori 4.0 Industrian.
- Proiektuaren helburua da, kooperatibak ekoizten dituen makinak hornitzea kontrol –interfaze erraz, pertsonalizatu eta konektatu batekin, teknologia irekiei esker.
- Proiektuak, gutxienez bi urteko iraupena izango du eta Informazio eta komunikazio eta industria sektoreko enpresen arteko elkarlana balioan jartzen du.