Fagor Automation-ek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Abenduaren 19an Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ziren Eusko Jaurlaritzaren eskutik Donostiako Kursaal Jauregian eta artean, Fagor Automation-eko Usurbileko lantegiak, Urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen.

Bikain sariak_ekitaldia400 pertsona inguru elkartu ziren Euskararen Kalitate Ziurtagirien 9. edizio honetan, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariarekin batera, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria, Enplegu eta Gizarte Politika sailburu Beatriz Artolazabal, Osasun sailburu Jon Darpon, Hizkuntza Politika sailburuorde Patxi Baztarrika eta Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga izan ziren, enpresa, politika eta gainerako gizarte sektoreen ordezkariekin batera.

Bikain sariak_photocall
Ezkerretik eskuinera: Joseba Pellejero, Ion Muñoz, Ander Arteaga, Aitor Miner eta Aitor Aranalde.

Orotara jarduera ekonomiko desberdinetako 52 erakundek jaso zuten ziurtagiria; 19 entitatek urrezko Bikaina, 22k tartekoa den zilarrezko ziurtagiria eta 11k oinarrizko mailari dagokiona.

Bikain sari hau, Euskararen Kalitate Ziurtagiri ofiziala da, publikoa eta doakoa, eta erakunde baten euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzen du.

Azaroaren 16 eta 24a bitartean egin ziren Bikain ziurtagiriaren kanpo ebaluazioak eta hainbat izan ziren ebaluatutako arloak hurrengo betetze mailekin; Komunikazioa eta irudi korporatiboa (% 70-100), Harrera (%70-100), Bezeroak (%70-100), Zerbitzua (%30-49), Hornitzaileak (%70-100), Administrazioa (%50-69), Pertsonen kudeaketa / Giza baliabideak (%70-100), Laneko prestakuntza (%50-69), Baliabide informatikoak (%50-69), Komunikazio horizontal eta bertikala (% 70-100), Estrategia / Kudeaketa orokorra (%30-49), Hizkuntza-politika (%70-100), Pertsonak (%50-69) eta Baliabideak (%70-100).

Urrezko Bikaina_sariaEbaluatzaile hauek, arlo horietan euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko elkarrizketa pertsonalak egin zituzten gerente, plantako buru, euskara planaren koordinatzaile, pertsonal buru, komunikazio arduradun, lehendakari, finantza zuzendari, Motorlaneko zuzendari, sistemen arduradun eta erosketa arduradunarekin.

Emaitzetan jasotako hobetzekoak, datozen urteetako Gestio planetan helburu izango dira.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI ETA ZORIONAK!