Fagor Automation Machine Tool Indonesia 2012 azokan

Fagor Automationek automatizazio sektorerako CNC sistemen eta kodetzaile lineal eta angeluarren gama osoa aurkeztu du Jakartan, abenduaren 5etik 8ra bitartean egin den Machine Tool Indonesia 2012 azokan.

Machine Tool Indonesia, nazioarteko topaketa-lekua da eskualdeko industrientzat eta ekoizpenerako mundu osoko azken teknologia ikusi eta konparatu daiteke bertan. Azken ekitaldiak 1.685 enpresa erakusketari erakarri zituen, 36 herrialde eta eskualdetakoak ziren eta Indonesiako eta Asiako hego-ekialdeko industriako 31.596 profesionalek bisitatu zuten.

Fagor Automationeko standak hainbat sektoretako bisitariak erakarri zituen, erabiltzaile handietatik hasi eta erakunde teknikoetara. PT.CEMENT Padang eta TEXMACO bezalako azken erabiltzaileek Fagor produktuetan interes handia erakutsi zuten beraien CNC makinen retrofitentzat Fagor sistemarekin.

Fagor Automationek Indonesiako merkatuan bere posizionamendua finkatzea lortu du. Machine Tool Indonesia 2012n izan duen presentzia positiboa izan da Fagor marka Indonesian promozionatu dadin. Indonesia garatzen ari den herrialde bat da Asian, Txina eta Indiaren ondoren.