Fagor Automationek Ad-hoc ikaskuntza-ibilbideak garatzeko proiektua burutu du 2024-2025 bitartean

Finantzaketa:

BOZI ENPRESA

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak sustatu eta finantzatutako proiektua.

Proiektua:

Ad- hoc ikaskuntza-ibilbideak garatzeko proiektua, enpresaren profiletarako, auto-erabilerarako tresnaren eta laguntza-figuren bidez.

Proiektuaren deskribapena eta helburuak:

Azken urtean zehar Fagor Automation enpresako profil profesionaletarako ikaskuntza ibilbide pertsonalizatuak sortzeko proiektu bat garatzen aritu da, profil komertzialetik hasita. Helburua erakundearen barruan ezagutza transmititzeko modua eraldatzea izan da, autoikaskuntzako plataforma digital baten eta lanpostu bakoitzera egokitutako edukiak erabiliz.

Proiektuak hainbat sailen laguntza izan du, eta funtsezko alderdiak digitalizatzeko aukera eman du, hala nola, harrera, prestakuntza teknikoa eta prebentzioa.

Gainera, enpresaren balioekin bat datozen edukiak txertatu dira, hala nola berdintasuna, euskara eta iraunkortasuna.

Proiektu honen eskutik, sortutako eredua beste profil eta filial batzuetara zabaltzeko oinarriak ezarri dira, erakunde osoan etengabeko ikaskuntzaren kultura sendotuz.