Fagor Automationek IMPELER proiektuan parte hartu du

IMPELER proiektuan parte hartzen ari diren enpresek beraien lehiarako kokapena indartu nahi dute balio erantsi altuko makina-erremintaren merkatuan: makina handiak, konbinatuak, doitasun handikoak, produktibitate handikoak eta erabilgarritasuna eta mantenua errazteko inteligentzia handiagoz hornituriko makinak.

Helburu tekniko espezifikoak:

Produktibitatea hobetzea:

  • Prozesuen automatizazioa mekanizazio denborak zein bestelakoak hobetzeko: aurre-ikuskatze dimentsionalak; makinak zeluletan txertatzea; prozesuen integrazioa; lotura denborak murriztea eta piezak prestatzea eta EDM prozesuetan produkzio gaitasunak handitzea.
  • 100 kW baino gehiagoko potentziak erregulazio teknikak kontrolatzea.

Doitasuna hobetzea:

  • Doitasuna eta dinamika hobetzea: moteltze sistema aktiboak; dilatazio-konpentsazioen sistemak, eta akats bolumetrikoen konpentsaziorako teknika berrien analisia.

Makina inteligentea:

  • Momentu altuko ardatzen kontrola, kontrol moldatzailea, CNCaren funtzionalitate berriak garatzea: kolpeen monitorizazioa, plano inklinatuen mekanizazioa, egitura elementuen kalibrazio automatikoa, ebaketa baldintzen gestio automatikoa, zaintza moduluen garapena eta zerbitzuen plataforma.

Proiektuaren aurrekontuko zuzkidura 7 milio eurokoa da, eta hiru urteko iraupena dauka. 2010eko urtarrilaren 1ean hasi zen eta 2012ko abenduaren 31n amaituko da.

Hauxe da, proiektu honen barruan, Fagor Automationek orain arte garatutakoa:

  • CNC prestazioa konpentsazio bolumetrikorako.
  • Kontroleko algoritmoa lasaiera eta/edo elastikotasun handiko ardatzak egonkortzeko.
  • CNC prestazioa ardatzen konfigurazio dinamikorako eta zinematikorako.
  • CNC prestazioa fresagailu eta tornuetako zikloetako mekanizazio integraturako.