Fagor Automationen aplikazioa erabilgarri Android mugikorretan

Fagor Automationek mugikorretarako aplikazio bat garatu du bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio guztia zure eskura izateko.

Euskadi mailan software libre eta open source-an aitzindari den Irontec enpresa izan da interfazearen diseinuaz arduratu dena. Aplikazioaren interfazea, nabigazio erraztasuna aintzat hartuta diseinatu eta framework Ionic-ekin garatu da, HTML5 garapenak denbora errekorrean egiteko egokiena.

Tablets BIEMH 2016Honako aplikazio hau, igaro berri den Bilboko BIEMH azokan erabili da, produktuei buruzko informazioa erakusteko, aurretik erabiltzen ziren fitxak ordezkatuz.

Aplikazioak (back-end) kontrol panel bat dauka, Fagor Automationeko lan taldeak nahi duen aldiro tabletetako informazioa eguneratu ahal izateko.

Aplikazioa deskargatu nahi baldin baduzu, zure Android gailutik egin dezakezu zuzenean Play Storera sartu eta “Fagor Automation” hitza bilatuz.

Arakatu eta ezagutu Industria 4.0!