Fagor Automationen CNCak bezero guztien beharretara egokitzen dira

Gurutzpe enpresa liderra da gaitasun handiko CNC horizontaletan. 1957an M1 modelo konbentzionalarekin lanean hasi zenetik gaur egun arte, egun azken belaunaldiko CNC tornuak fabrikatzen ditu; Gurutzpek 5.000 makina baino gehiago saldu ditu bost kontinenteetan zehar. Mende erdi baino denbora gehiagoan Gurutzpek garai bakoitzeko egoera eta exijentzietara egokitzea lortu du eta horri esker mundu mailan CNC Tornu horizontalen fabrikatzaile ospetsuenetako da.

Oscar Anituak, Gurutzpeko zuzendari komertzialak, bere enpresak beraien produktuetarako Fagor Automationeko zenbakizko kontrolak zergatik aukeratu dituen azaldu du.

Tornu horizontalak bezalako gama zabal zein oso batean, zergatik aukeratu duzue Fagor Automationen CNCak erabiltzea zuen makinetan? Noiztik ari zarete beraiekin lanean?

Arrazoiak asko eta pisutsuak izan dira: indargune batzuk aipatzekotan, fidagarritasuna eta maneiurako erraztasuna, elkarrizketa bidezko programazioa aurreratua da torneaketa eta hariztaketa eragiketetarako. Guzti honek programazioa izugarri errazten dio azken erabiltzaileari, bere maneiura erraz ohitzen da eta CNCa erabiltzeari beldurra segituan kentzen dio. Gure kasuan, mekanizatu beharreko piezak bere dimentsioengatik ez direnez serie handikoak, maneiua erraz eta era fidagarrian egiten da.

Gurutzpek fabrikatzen dituen CNC Tornu horizontalak behar eta exijentzia mota anitzeko sektore ezberdinetara bideratzen dira. Tren-sektorea, petrolioa, itsasontziak, eolikoa eta aeronautikoa, batzuk aipatzeagatik. Nolakoa da Fagor Automationeko CNCen jarrera hauetako bakoitzean? Egokitzen al dira bezero/sektore bakoitzari “neurrira” soluzioak emateko?

Bai. Bezeroak exijitutako beharretara egokitzen da hein handi batean. Soluzio espezifiko edo bereziagoak eskatu izan digutenean Fagorren aldetik erantzun oso positiboa jaso dugu; horrela, elkarlanaren bidez behar puntual horiei erantzuna eman ahal izan diegu.

Enpresa multinazional batzuek ere, ziurrenik beste CNC batzuekin lan egitera ohituta egonagatik, probak burututa ikusterakoan Fagor aukeratzen bukatu dute. Egia da bezeroak erabakitzen duela zein CNC marka erabili nahi duen, baina zenbait kasutan lortu dugu.

Fagor Automation CNC gama osotik zein ezaugarri nabarmenduko zenituzke: fidagarritasuna, potentzia, erabiltzeko erraztasuna?

Argi dago ezaugarri guzti hauek oso garrantzitsuak direla, baina nik, nire esperientziatik, erabiltzeko erraztasuna, nabarmenduko nuke.

Ze iritzi duzu Fagor Automationeko zerbitzuari buruz?

Iritzi ona eta positiboa dut, eta gainera Alemania, Erresuma Batua, India… herrialde ezberdinen aldetik ere iritzi ona jaso dut.

Gainera, makinak modu arraroan funtzionatu duten kasuetan beti izan dugu erantzun positibo bat, berme-asistentziari dagokionez edo ekipoen ordezkapenari dagokionez.

Gurutzpe bost kontinenteetan zehar ibildibe kontsolidatua daukan enpresa bat da, CNC Tornu horizontalen merkatuak zein exigentzia markatuko dituela uste duzu epe labur eta ertainean?

Nire ikuspuntutik, merkatua pauso bat aurrera egiten ari da. Geroz eta makina handiagoak exijitzen dira, iraulketa ahalmen handiagoarekin eta puntuen arteko pisuarekin, guzti hau muturreko doitasun eta fidagarritasunarekin ere lotuta dago. Gainera, makinak prozesu anitzekoak izatea eskatzen da; hau da, tornuak torneaketa, mandrinaketa eta artezketa eragiketei erantzun bat emateko gaitasuna izatea.

Etorkizuna hor dago. Gure dimentsioak dituen enpresa batek enpresa multinazional handien beharrei erantzun behar die. Gure helburua, soluzioak neurrira eskaintzea da, egitura estandarizatu batean oinarrituta eta era berean, mekanizazioko arazo konkretu bati erantzuna emateko gaitasuna izatea. Horregatik, egiten dugu lana Fagor Automationekin.

Bi ardatzeko makina sinpleen markatua geroz eta konplexuagoa dela uste dut, alde batetik, prezio-kalitateari dagokionez, eta bestalde jatorri korear edo tailandiarra duten merkatuek prezio benetan baxuekin sekulako presioa egiten dutelako. Gurutzpen honen aurrean uste dugu, merkatu zail bat izanagatik, gure bezeroekin ditugun harremanen jatorria ere bada. Beraiekiko ditugun harremanak irekitzeko atea ere bada era berean.

Edozein kasutan, gure erlazioetan konbinaketak egin behar ditugu iruditzen zait, hau da, enpresa multinazionalak, krisi garaian egon edo ez erosten dutenekin edo baita bezero-hornitzaile erlazioetan dugun esperientzia ere kontutan hartu behar dugu. Bezero txikiak dira, tailerrak edo familia enpresak; kasu horietan erosketak noizbehinkakoagoak izaten dira, baina negozioa mantentzeko beharrezkoak dira.