“Fagor Milling Day”: Fagor Automation Italiak fresaketari buruzko ekitaldiak hasi ditu

Fagor Automationek Italian zenbait mintegi antolatu ditu azken urteetan fresaketaren industrian egin dituen azken aurrerapenak makinen erabiltzaileei ezagutzera emateko helburuarekin. Lehen ekitaldia martxoaren amaieran egin zen Brescia probintzian (Italia). Bertan arrakasta handiarekin ospatu zen “Fagor Milling Day”, ehun bat parte-hartzailerekin. Jardunaldia MONDRAGON korporazioaren, Fagor Automationen eta bere banaketa eta zerbitzu sarearen aurkezpen batekin hasi zen.

Fagor_Milling_Day_9

Aurkezpenak Ivreako zentro teknologikoan (Italia) egiten ari diren proiektuaren azalpenarekin jarraitu zuen. Beraien helburuen artean nabarmendu daitezke: erabiltzaileen beharretatik hurbil egotea, erabiltzaileei eginiko elkarrizketen bidez beraien irizpideak analizatu eta inplementatzea (erabiltzaileen know- howa mantenduz). Garapen zentro propio bat izateak azkartasuna eta doitasuna ematen die erabiltzaileen beharrei. Beste behin, Fagor Automationek mundu mailan eskaintzen duen kalitate eta fidagarritasuna erakutsi du.

Fresaketari buruzko funtsezko gaiez ere jardun zuten: 5 ardatz dituzten makinei buruz eta abiadura handiko mekanizatuari buruz. Bi kasuetan, Fagorren CNC 8065M-k konpetentziako beste produktu batzuk gailentzen dituen prestazioak dituela erakutsi zen.

Azkenik, parte-hartzaileek gehien itxaroten zutena egin zen, Fagorren CNCaren erakustaldi praktikoa. CNCa fresaketaren munduan primeran egokitu daitekeela erakutsi zen elkarrizketa bidezko programazioari , PROGTL3 hizkuntzari , profil lauen editatzaile grafikoari eta ISO programen itzultzaileari esker.

Parte hartzaileak aurkezpenarekin harrituta geratu ziren eta Fagorren produktuak, potentzia eta mekanizatu zikloen terminoetan, konpetentzia gailentzen duela komentatu zuten eta programazio mailan berdindu ezin daitekeen erraztasuna duela.