Gipuzkoako enpresek Interneten duten bisibilitatea

Overalia on line lana egiten duen Marketin agentziak eta ADEGIk, Gipuzkoako enpresarien elkarteak, jardunaldi batean Gipuzkoako enpresek Interneten duten bisibilitate edo ikuspenaren inguruko azterketa baten emaitzak aurkeztu dituzte.

Ikerketak erakusten du enpresen artean salmentak Internet bidez hobetzeko marketin integraleko tresnen (on eta offline) erabilera eskasa dela eta produktuen ikuspena sarean txikia dela. Datuek baieztatzen dute Gipuzkoako enpresen %76ak Internet bidezko inolako emaitza komertzial nabarmenik ez dutela lortu.

Horretaz gain, enpresek online bilatzaileetan lortzen duten puntuazio baxua nabarmentzen dute, posizionamendu eta ikusgarritasunari dagokionez (6 puntu 100 puntutatik).

Galdetutako enpresen %47akinteres handia” erakusten badute ere on line baliabidea kanal komertzial bezala erabiltzeko, horietatik %27ak bakarrik dio emaitzekin gustura dagoela eta %14ak bakarrik dio estrategia bezala Internet kanala erabiltzea salmentak ixteko dela.

Ikerketan baieztatzen da galdetutakoen erdiak arlo honetan ezagutza falta duela eta azpimarratzen dute kontsultatutako enpresen laurden batek baino gutxiagok daukatela marketina on line kudeatzeko pertsona bat.

Naiara Madariagak, Fagor Automationeko komunikazio arduradunak, zera azaldu du: “Estrategia digitalaren garapena prozesu luzea da enpresa batean. Fgaor Automationen kasuan, 2009an hasi zen marketin digitala lantzen eta ordutik egin diren proiektuen %70ak eragina daukate posizionamendua, arkitektura edo zerbitzarien kokapena bezalako gaietan. Hau da, erabiltzaileentzako home erakargarri bat sortzeaz gain, edo momentu puntualetan kanpainak abiarazteaz gain, lanik nekezena web korporatibo bat da. Oinarri batzuk lortzea da etorkizunean gure audientziara modu induzituan iristeko eta hau neurtzeko oso zaila da, baina gure kasuan, gustura gaude gure web orrian daukagun jarduera guztiagatik”.