MONDRAGON taldea munduaren erakusleiho

Kooperatiben Nazioarteko urtea dela eta, MONDRAGON taldeak bideo bat prestatu du. Soda.TVagentzia arduratu da bideoa egiteaz eta Mondragoneko balioak erakusten dira bertan. Fagor Automation talde honetako kooperatiba da.

Mugimendu kooperatibo honen hasieratik, MONDRAGONEK balio hauek bultzatu ditu: kooperazioa, parte-hartzea, erantzukizun soziala eta berrikuntza eta balio horiek izan dira mugimenduaren oinarriko filosofia. Gaur egun, mundu mailako liderra da kooperatibismoan, Euskal Herriko lehenengo talde industriala da eta zazpigarrena Espainian.

Bideoak, 7 bat minutuko iraupena du eta MONDRAGONi buruzko iritzia ematen dute hainbat adituk: Ban Ki -Moonek, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak, Pauline Greenek…Nazioarteko Aliantza Kooperatiborako Presidenteak….