Enkoder lineal absolutuen 3 Seriea

Enkoder lineal absolutuen 3 serie berria kaleratu du Fagor Automationek. Ikuspuntu mekanikotik, S3 seriearen buru irakurleak duen tamaina txikia nabarmentzen da berehala, horri esker leku txikiagoetan instalatu ahal izango baita.

Buru harilkatuaren aukera mantentzen da, gainera, eta horrekin muntaketa aukera bat baino gehiago eskaintzen da, azkoinak erabili beharrik eduki gabe. G3 seriearen buru irakurleak, ordea, lehengoa bezala izaten jarraituko du, hau da, neurri txikikoa izango da eta konektore elektrikoa eta airekoa dauzka alde bietan; beraz, konexioen irteera noranzko bietako edozein aukera daiteke, burua manipulatu beharrik gabe.

Profilaren zatian, takoak eta profilaren geometriak aldatu egin dira kasu bietan: hobekuntza txikiak sartu dira diseinuan aurreko seriearekin alderatuta, eta hainbat zati indartu dira maiztasun desberdineko bibrazioen aurrean hobeto erantzuteko. Aprobetxatu da, baita ere, I0 hautagarriaren modeloak kendu direla profilaren hormak indartzeko, eta G3 modeloan beste zati batzuk indartu dira, hala nola profila eta makina arteko loturaren gunea, bibrazioekiko 300 m/s2-ko erresistentzia lortuta, maiztasun espektroa zabala izanda.

Gainera, familia berri hauetarako bereziki diren babes arteka berriak eskaintzen dira seriean modelo guztietan. Profilen sekzioetako aldaketetarako optimizatuta daude, eta hidrokarburoekiko eta makina-erremintetan oso sarri erabiltzen diren beste agente kimikoekiko oso erresistentea den fluoropolimero batekin fabrikatuta. G3 seriearen lotze sistema ere ikusgarria da; TDMSTM sistema aldatu da serie horretan, eta horren ordez profil malguaren mekanizazio espezifiko bat jarri da luzetarako noranzkoan. Hala, portaera tenperatura aldaketen menpe dago, eta zurruntasun handiagoa eskaintzen du profilaren eta makinaren arteko loturan, bibrazioen aurrean hobetzen erantzuten ere lagunduta.

Hobekuntzak sartu dira, halaber, encoderrak ingurumeneko lan baldintza txarretan funtzionatu dezan funtsezko garrantzia duten azpimultzo optoelektronikoetan. Irakurketa optikoaren alderdiak indartu dira eta teknologia berezi txertatua sartu da optoelektronikan, eta horren ondorioz kondentsazioaren aurrean erresistentzia nabarmen hobea da.

Familia bietarako konektibitate eskaintza zabala dago, erregulazio eta kontrolerako sistema ugarirekin –merkatuko zabalena–, eta duela gutxi komunikazio protokolo digital berriak sartu dira estandar gisa. Oro har, S3 eta G3 serie berriek produktuaren sendotasun handiagoa eskaintzen dute, kanpoko faktoreen aurrean, eta prestaziorik handienak lortzen dira doitasunari eta errepikakortasunari dagokienez.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *