Fagor Automation BIEMHaren 30. edizioan egongo da

Maiatz honen bukaeran (05/28tik 06/01era) hasiera emango zaio Makina-erremintaren Nazioarteko Bienala-ren edizio berriari, zeina Bilbao Exhibition Centerren (BEC) egingo baita, Bilbon (Espainia).

Fagor Automation munduko erreferenteetako bat da automatizazioko produktuen diseinuan, garapenean eta fabrikazioan, eta hitzordu hauek ezinbestekoak dira makina-erreminten alorreko eta bere inguruneko berrikuntzak ezagutu nahi dituztenentzat.

Bisitatzen gaituztenek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte makinen erabilera arintzeko eta optimizatzeko egin ditugun aurrerapenak, bai eta makinen doitasun izugarriak handiak lortu eta produktibitatea hobetzekoak ere, makinen erabiltzaileei, banatzaileei eta fabrikatzaileei eskaintzen dizkiegun soluzioekin eta erraztasunekin.

Kontrola-ren eremuan, 5 ardatzeko fresaketarako eta torneaketarako ditugun bertsio berriak aurkeztuko ditugu, punta-puntako prestazioekin eta balio erantsi handiarekin. Laserrerako dugun soluzio berria eta teknologia gehigarrirako kontrol soluzioak ere aurkeztuko ditugu.

Industry 4.0 oso presentzia garrantzitsua izaten jarraituko du, eremu horretan gure apustua sendoa baita, balio erantsi handiko soluzio berriak emanda.

Kaptazioa-ren eremuan, berriz, bereziki azpimarratu nahi dugu H2 kodetzaile angeluarren familia berria, 60 eta 100 mm arteko diametroak dituzten barne ardatzekin. Kodetzaile angeluarren familia horrekin, gure bezeroen makinek goreneko prestazioak edukiko dituzte, bereizmenari eta doitasun angeluarrari dagokienez.

Horrekin batera, posizioa atzitzeko ditugun gailu linealetan zein angeluarretan merkatuan dauden protokolo absolutu ugariak, gure bezeroei CNC sistema desberdinetara digitalki konektatzeko aukera asko ematen dizkietenak.

Horretarako eta gehiagorako, bisitatu gaitzazu BIEMHean; 6. Pabilioiko D-03 standean egongo gara.

ADDIT3an ere egongo gara, 4. Pabiloiko A-29 Standean.

Eman izena doan, hemen: http://biemh.bilbaoexhibitioncentre.com/visitante/formulario-de-inscripcion-gratuita/?clave7=01323201_FAGOR_AUTOMATION_SDAD.COOP.LTD

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Zure zain gaude!