“Process Informer”, e-mail / SMS bidalketa automatikoa CNCtik

Makina erremintaren industria bere etengabeko garapenean komunikazio arloko aurrerapen teknologien funtzionalitateak txertatzen ari da.

Mekanizatuen zenbait prozesuk ez dute langile batek gainbegiratu beharrik, automatizatutako prozesu seriatu bat delako edo mekanizatuaren prozesua luzea delako. Bestalde, edozein motatako intzidentzien aurrean, langilearen presentziarik ezak denbora hilak sor ditzake makinaren errendimenduan eragina du horrek.

Eraginkortasun hori optimizatu egin daiteke urruneko kontrolaren bidez, control remoto mekanizazio prozesuaren inguruko informazio puntuala jasoz eta ezustekoen aurrean modu arinean erantzunez.

CNC 8065 berriaren “Process Informer” prestazio berriari esker, web Connectivityren bidez, posible da makinaren mezuak konfiguratzea SMS mezuak eta emailak modu automatizatuan bidaltzeko. Mezu bakoitzak edo errore bakoitzak bi eremu ditu erabiltzaileek helbide elektronikoa edo telefono zenbakiak jar ditzaten.

Mezu edo konfiguratutako alertak aktibatzen diren momentuan, makinako langileari edo mantentze zerbitzuari automatikoki mezu bat iritsiko zaio (SMS edo emaila) ahalik eta azkarren erantzun bat eman eta makinaren lan etenaldia ahalik eta txikiena izan dadin.