RCS-S, interfaze analogikoa duen gailu berria

Fagor Automationek makina–erremintarako ekipamenduan merkatuko produktu gama zabalenetakoa eskaintzen du. Gaurtik aurrera gama honek, Remote Counter Station Sercos (RCS-S) interfaze analogiko berria du.

Fagor aukeratzea

Fagor aukeratzeak esan nahi du, exijentzia guztietarako CNC familia ezberdinekin hornitua izateko aukera izatea (fresatzeko makinak, tornuak, mekanizatu bereziak), eta askoz gehiago: ardatz eta kabezalentzako eragintza digitalak, potentzia gama zabaleko sinkrono eta asinkrono motorrak, kodeatzaile linealak eta angularrak, inkrementalak zein absolutuak. Eta azkenik, makinaren ekipo auxiliarren aginte-panelerako beharrezkoak diren input-output gailu guztiak; zehazki produktu kategoria honen barruan, Fagorrek RCS-S gailu berria aurkeztuko du.

Remote Counter Station Sercos (RCS-S)

RCS-S hau I/O modulu bat da, interfazearen bidez, koten lau irakurgailu konektatu daitezke eta lau irteera analogiko kudeatu daitezke, aproposa beraz, erregulatzaile analogikoa daukaten makinen gestiorako.

Hala ere, gailu honen berrikuntza nagusia eskaintzen dituen prestazioak dira. Fagorren katalogoan bazeuden irteera analogikoen gestiorako moduluak eta orain, RCS-S gailuari esker, Sercos bus real-time azkarrera konektatzen da (erregulatzaile digitaletarako erabiltzen den berdina), posible da koten irakurketa eta drive digitaletatik gertu dauden prestazioak dituzten erregulatzaileen gestioa.

Eta gehiago ere eskaintzen du. RCS-Sk kodeatzaile digitalen seinale ezberdinak prozesatzea ahalbidetzen du exijentzia maila anitzetarako: TTL kodegailu inkrementalak soluzio ekonomikoentzako, 1Vpp inkrementalak doitasun handiko sistementzako eta motoreen kontrol zehatza eta baita ere enkoder absolutuak, Fagorekoak edo beste markakoak eskainiz. Azkenik, irteera analogikoak bereizmen handikoak dira (16 bit) motoreen kontrol zehatza eta leuna eskainiz.

Aukera ugari

I/O modulu honekin, Fagorrek erabilera aukerak handitzen ditu CNCtan eta erregulatzaile aplikazioak dituzten kodeatzaileetan edo beste gailu analogiko batzuetan. Bere erabilera masiboa aurreikusten da mekanizatu berezietan eta retrofit aplikazioetan, kasu batzuetan dagoeneko jarrita dauzkaten erregulatzaile eta motorrak erabili daitezke aldatu beharrik gabe eta gainera prestazioak baztertu gabe.