«Salmenta prozesuaz haratago doan harremana sortzen dugu gure bezeroekin»

Fagor Automationeko bezeroek hitzordu bat daukate BIEMH azokaren 27. edizioan. Europan egiten den makina-erreminta sektoreko azoka garrantzitsuenetakoa da eta duela bi urte bezala, aurtengo edizioko espektatibak ere bizi dugun egoera ekonomikoak baldintzatuta dago. Anton Sagastak, Fagor Automationeko CNC sistemen negozio buruak BIEMHn aurkeztuko diren berritasun eta eskaintza nagusiak aurkezten ditu.

Nola ikusten duzu biurteko hau 2012 urtea ekonomikoki hain konplexua izanik merkatu europarrean eta bereziki herrialde honetan?

Zoritxarrez, herrialde honetako egoera ez da hobetu duela bi urteko ediziotik, 2009an mundu mailan eman zen makina-erreminten salmenta jaitsiera ikusgarriaren ondoren. Merkatu nazionala, ekipamendu-ondasunetan inbertitzeko garairik hobereneanez dagoen arren , makina – erreminta sektoreak, bere osotasunean esfortzu handia egin du azken urteetan nazioartekotzean. Modu honetan, esportazioek salmenten %80 suposatzen dute. Erakusketari nazionalen espektatibak bezero atzerritarrei bideratuta egongo dira. Bezero hauek, geroz eta soluzio espezializatuagoak eskatzen dituzte makina standard edo seriekoak ekoizteari aspaldi utzi baitzitzaion.

Testuinguru honetan, zeintzuk dira Fagor Automationen espektatibak biurteko honetan?

Makinentzako eragintza, neurketa eta kontrol sistemen hornitzaileak gara. Estrategikoki kokatuta gaude. Hau da, duela urte askotatik bulego propioak ditugu mundu mailako makinen ekoizpen eta kontsumo handiena duten 12 herrialdeetan, Japonen eta Suitzan izan ezik. Gure produktu eta soluzioak geroz eta sofistikatuagoak izateaz gain, herrialde horietako fabrikatzaileei zerbitzu estaldura eta laguntza herrialdean bertan emateko gaitasuna daukagu. Herrialde horietara bideratzen da gure salmenten %90. Gure politika orokorra da Fagorreko bezero guztientzat. Gainera, gure azken berritasunetan interesa duten bezero eta azken erabiltzaileetaz gain, bisitari atzerritarrak egongo dira. Gure produktuen ezagutza badute eta bezero hauek, beraien makinentzako geroz eta soluzio espezializatuagoak eskatzen dituzte.

Zuen eskaintza geroz eta sofistikatuagoa dela aipatu duzu. Azaldu zenezake zer esan nahi duen horrek?

Makinentzako sistema osoen hornitzaileak gara, motorrak, neurketa sistemak eta kontrol sistemak. Sistema horiek, maila guztietan geroz eta prestazio exijenteagoak behar dituztenez, etengabe eta atsedenik hartu gabe teknologia abangoardistak txertatzera eramaten gaituzte sistemaren elementu bakoitzean zein bere osotasunean. Horrek ingeniari adituen beharra suposatzen du, potentzia eta seinaleetan adituak diren ingeniariak, automatikan adituak diren ingeniari eta fisikoak. Algoritmo matematiko egokienak erabiltzeko gaitasuna dutenak, makina handi eta konplexuak kontrolatzeko eta mugimendu azkarrak lortzeko eta aldi berean, makina horiek zakarrak izatea ekiditzeaz, piezen akabera azkarra eta doia izan dadin eta piezen mekanika gehiegi estresatu gabe. Gure neurketa sistema doientzat ezinbestekoak dira optika, mikroelektronika eta doitasun handiko mekanika. Era berean, guztia kontrolatuta izan behar dela kontutan izan behar da. Orkestra handi bat izango balitz bezala, eta gainera, makinen inguruan robot, manipulatzaile, ikusmen sistemak eta ordenagailu lagungarriak eskuartu dezakete eta elementu horien guztien interkomunikazioa kontrolatu behar da beharrezko azkartasun eta fidagarritasunarekin.

Ekipamenduetako berritasunez hitz egiten ari zara baina, zerk bereizten zaituzte lehiatzaileengandik?

Eskaintza osoa kontutan hartuta, mundu mailan, bigarren ekoizleak gara atzitze- sistemetan eta bosgarrenak CNC sistemetan, gure lehiatzaile japoniar eta alemaniarren ondotik. Bertan kokatuta egoteak, abantaila handi bat suposatzen die fabrikatzaile nazionalei eta baita makinaren azken erabiltzaileei gure I+G taldearen, aplikazio teknikarien eta zerbitzuaren gertutasunagatik.

Horri guztiari, gehitu nahi diot gure erabateko bokazio estrategikoa, herri horretako enpresei (tamaina txikia zein ertaina) lehiakideek normalean ematen dizkieten diferentzial gehigarriak eskaintzeko. Askotan fabrikatzaile edo azken erabiltzaileek beraien aplikazioetan behar dituzten prestazio espezifikoak inplementatzen ditugu. Honi, lehen aipatu bezala gure esportazioen %90 bideratzen den herrialdeetan bulego propioa izatea gehitu behar diogu.

Zeintzuk dira Fagor Automationek epe motz eta erdian lortu nahi dituen helburuak?

Gure lehentasunezko helburua gure bezeroei produktu berriak eskaintzea da errendimendu eta prestazio hobeekin eta munduko edozein lekutan babes global handiago bat ematea soluzio, elkarlan, segurtasun eta negozio aukerei dagokionez.


Fagor Automationeko bezeroek hitzordu bat daukate BIEMH azokaren 27. edizioan. Europan egiten den makina-erreminta sektoreko azoka garrantzitsuenetakoa da eta duela bi urte bezala, aurtengo edizioko espektatibak ere bizi dugun egoera ekonomikoak baldintzatuta dago. Anton Sagastak, Fagor Automationeko CNC sistemen negozio buruak BIEMHn aurkeztuko diren berritasun eta eskaintza nagusiak aurkezten ditu.