40i bisualizatzaile digitala prestazio aurreratuekin

Fagor Automationek 40i bisualizatzaile digitala serieko potentzia handiko prestazioekin eskaintzen du.

Enpresako bozeramale baten hitzetan “Bezeroak lehiakortasuna mantentzeko eraginkortasunean egiten diren aurrerapenak ez dira CNC merkatura bakarrik mugatzen, eskuzko makinaren kasuan ere behar berdina ikusten dugu. Gure bezeroek CNC makinengandik bakarrik ez dute gehiago espero, tailerreko gainerako fabrikazio makinentzako ere gehiago espero dute. Arrazoi horregatik, “Innova 40i True Vision” bisualizazio sistema digitala garatu dugu. Gure bezeroei sistema honek ez die lagunduko eraginkortasuna bakarrik mantentzen. Lehiakideak baino pauso bat gehiago ematen lagunduko die sistemak mekanizatuaren ahalmen errealean prestazio aurreratuak multzo bat eskainiz bezeroari, hauek behar duten abantaila izan dezaten.

“Gure Innova bisualizazio sistemaren serie arruntaren oinarrizko prestazioekin hasten gara. Ondoren, gure TFT pantaila edozein angelutatik begiratuta ere, garbiagoa den pantaila bat gehituko dugu. TFT pantailak kolorea eta berdingabea den gardentasuna eskaintzeaz gain, gure CNC sistemen antzekoak diren grafiko solidoak ere ahalbidetzen ditu. Modu honetan, langileari piezaren definizio altuko ikuspegia ematen dio koloretan, mekanizatuan zehar denbora errealean edo simulazio eran.

“Denborak urrezko balio du CNC makina batean edo eskuzko makina batean. Horregatik, prestazioak gehitu ditugu plano eta angelu mekanizatuetan, eskala-faktore automatikoan edo murrizketa eta txertatutako kalkulagailu bat recall erako posizio automatikoarekin. Bestelako prestazio extra batzuekin hertzak biribiltzen dira, arkoak mekanizatu, piezaren angeluak automatikoki kalkulatu eta ardatzak akoplatzeko. Prestazio hauek normalki CNC teknologiari lotuta daude. Teknologia hori hartu dugu eta moldatu egin dugu True Vision bisualizatzailea errazagoa izan dadin. Prestazio hauekin langileak egin beharreko kalkulu astunak ezabatzea lortzen da eta posizio datuak etengabe kalkulatzea eragozten da.”

“Gainera, serieko prestazioak (estandarrak) hainbat ziklo dauzkate, zirkulukako zulaketa, lerrokako zulaketa, maila-zikloak, torneatze-zikloak. Sakontasunerako aparteko prestazioekin piezak zentratzea dakarte, 20 erreferentzia eta erremintaren erradioa konpentsatzea. Ziklo guztiak elkarrizketa bidezko pantaila grafikoaren bidez programatu daitezke langileak piezak modu errazean programatu ditzan.”

“True Vision bisualizazio sistema guztiek makinaren ahokadura erroreen, kaptazio seinalearen monitorizazioa segurtasunarekin, 200 konpentsazio puntu dituzte. Piezaren akabera optimizatzeko gehiegizko denbora gainditu dela adierazteko alarma dauka. Eta burrunbagailu bat ere badauka langilea ibilbidearen mugen segurtasun gorenaz ohartarazteko.

“True Vision balionitza da fresaketa makina, mandrinatzeko makina, tornua, artezteko makina edo helburu orokorreko makinen aplikazioekin lana egitea ahalbidetzen du. Berdin dio aplikazioa zein den, erabiltzailearen interfazeak filosofia berdina dauka, beraz tailerreko langile guztiek modu errazean lana egin ahal izango dute bisualizatzaile honekin den aplikazioa izanda ere. True Visionekin lana egiteko ez da beharrezkoa esperientzia izatea.”