AFM eta AMT batu egin dira elkarte sendoago bat lortzeko

Amaitu da AMT (Asociación Española de Fabricantes de Accesorios, Componentes y Herramientas) eta AFM (Asociación Española de Fabricantes de Máquinas‐herramienta) elkarteek duela ia bi urte integraziorako hasitako prozesua. Integrazio honen helburua elkarte bakar bat lortzea izan da. Elkarte sendoago bat, esanguratsuagoa eta Fabrikazio Teknologien Sektorean zerbitzua eskaintzeko ahalmen berrituago batzuk emango dituena.

Bi elkarteetako batzarrek elkarte berriaren Estatutuak onartu dituzte eta Lehendakari Jose Luis Torrecillak zuzenduriko Zuzendaritza Kontseiluko 17 kideak aukeratu dituzte.

Masa sozial berriak 138 enpresa izango ditu elkartekide eta 1.500 miloi euroko fakturazio potentzialetik hurbil ibiliko da. Sektorea 7.000 pertsonek ordezkatzen dute era zuzenean eta gutxienez beste horrenbestek zeharka ordezkatzen dutela uste da.

Etapa berri honetan, era bateratu eta intentsuagoan egingo zaie aurre erronkei. Sektoreak enpresen dimentsioari dagokionean dituen erronkak, nazioartekotze beharrari dagokionez erabakigarriagoak izatea eta berrikuntzaren arloan elkarlana.