Fagor Automation EMO azokatik baikor

Fagor Automationek oso positibotzat jotzen du Irailak 19tik 24ra Hanover-en EMO izeneko azokan parte hartu izana .

Ondoren Fagor Automation-en Alemaniako bulegoko arduradunen testigantza zuzenak azoka bertatik ikusi ditzakezu. Klaus Richter zuzendari gerentea eta Reinhard Steckhan kaptazio negozioko saltzaile nagusia.

[vimeo width=”400″ height=”225″]http://vimeo.com/30188806[/vimeo]

Fagor Automationek oso positibotzat jotzen du Irailak 19tik 24ra Hanover-en EMO izeneko azokan parte hartu izana .

Kaptazio negozioko zuzendari komertziala den Iñaki Bañuelos-en hitzetan “Azoka guztian zehar jende ugariren presentzia nabarmendu da, epe laburrerako sektorearen hazkunderako itxaropenak transmitituz. Hitz egindako makina fabrikatzaile gehienek oso susmo onak helarazi dizkigute, bai eskaeren aurreikuspenengatik eta baita orokorrean eman diguten giro baikorragatik ”.

Egindako kontaktuen kalidadea nabarmendu dute, izan ere erosketa prozesuan parte hartzen duten eragile ezberdinekin egin dira kontaktuak, hau da, gerente, erosle, tekniko zein saltzaileekin. Fagor Automationek makina-erreminta sektoreko 1.go mailako markekin egoteko aukera izan du, azoka honetan, eta honekin etorkizunera begira enpresarentzat emaitza positiboak jasotzea espero da. Iñaki Bañuelos-en hitzetan baita ere “Hala ta be, giro itxaropentsu honen aurrean, makina-erremintako beste merkatuen inguruan ditugun informazioak, ez dira hain baikorrak eta horrek, hurrengo hilabeteetan sektorearen bilakaeraren inguruan, zuhurtasunez jokaraztea eragiten digu.”

EMO azokan erakutsitako makinen artean, Fagor-ek %3-a bereganatu zuen, hots, 5. postua azoka guztian zehar. Oso emaitza positiboa deritzote , kontutan izanik CNC fabrikatzaile alemanen ezarpena merkatu honetan. Fagor Automation kontrol eta kaptazio sistema hauek jatorri italiar, taiwandar, espainiar, serbiar, txinatar , estatubatuar zein alemaniar makinetan muntatu dira.