Kejie Group eta Wuxi Qiolian enpresek Fagor Automation bisitatu zuten

Ospatu berri den EMO azoka dela eta, pasa den irailaren 15ean Fagor Automationek jatorri txinatarra duten hainbat enpresetako 17 pertsona hartu zituen. Enpresa hauekin harreman komertzial estuak ditu Fagor Automationek.

Enpresa hauen artean zeuden Kejie Group enpresa entzutetsuko kideak, engraving makinen fabrikaziora dedikatzen den enpresa da eta Alemania, Brasil, India eta Tailandiara esportatzen du Jaitie markarekin. Wuxi Qiaolian enpresako ordezkariak ere etorri ziren, hauek sektore eolikorako pieza handiak egiten dituzte eta beren mekanizatu propiorako makinak ere egiten dituzte. Bi enpresek I+Gean inplikazio gradu altua daukate.

Beraien egonaldian zehar, Fagor Automationeko bi lantegiak bisitatzeko aukera izan zuten, baita Fagor Arrasate eta Ikerlaneko lantegiak ere. Fagor Automationeko ordezkariek Mondragoneko korporazioaren eraikin nagusira, Mondragon unibertsitatera eta Fagor Etxetresna Elektrikoen showroomera eraman zituzten eta bisitariek taldearen eta inguruaren tamaina erakutsi zien honela.

Bisita honen garrantzia nabarmentzekoa da, izan ere, egun Fagor Automationek bere salmenten %50 Txinara esportatzen du. Txina mundu mailako lehen herrialdea da makina erremintaren produkzioari eta kontsumoari dagokionez. Bisitariek beraien interesa erakutsi zuten talde kooperatiboaren sektore aniztasuna eta bere funtzionamendua ikusita.

Iñaki Sanchezek, CNC negozioko salmenta buruak bisitaren garrantzia azpimarratzen du. “Bisita hauek oso garrantzitsuak dira gure bezeroekin harremanak estutzeko, batez ere txinatarrekin “guanxi” edo konexio sozialak ezinbestekoak diren negozioetarako. Enpresari txinatarrek “guanxi”-a “ 關係” oinarrizko elementutzat erabiltzen dute beraien enpresa harremanetan. Beraz, ez da harritzekoa enpresari txinatarrei negozioak beraien joko arauak ulertzen dituzten pertsonekin egitea gustatzea.”