Fagor Automation Lotus Engineering eta Fagor Ederlanekin elkarlanean ari da "Lotus Range Extender" eko-motorrean

Ginebrako Motor Show-ren azken edizioan Lotus Range Extender motorraren lehen prototipoa aurkeztu da. Soluzio honek bere baitan ditu errekuntzako-motor bat eta sorgailu-elektriko bat, autonomia hedatudun ibilgailu elektrikoen aplikazioentzako bakarrik diseinatua izan da, oso konpaktua, arina eta lehiakorra da. Bere ekarpen handia Range Extender-ekin ekipatuta dagoen edozein auto elektrikoren bateriak martxan dauden bitartean kargatu daitezkeela da eta modu honetan bere autonomia handitu daiteke.

Fagor Automation sorgailua eta bere erregulazioa ari da garatzen. Bi elementu hauek errekuntza-motorraren energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen dute, ezaugarri egokiak sortuz bateria eta ibilgailuaren trakzioa elikatzeko. Sorgailu izateaz gain, zati honek arranke lanak ere egiten ditu sistemako elementu kopurua gutxituz.

Garapen hau egiteko Fagor Automationek ingurune industrialean jaso duen makina elektrikoen eta potentzi-elektronikoan duen esperientzia zabala ari da aplikatzen. Diseinuak, fidagarria eta sendoa izateaz gain, ibilgailuaren bereizgarritasun propioak dauzka. Adibidez, pisua eta bolumena bereziki kritikoak dira eta esfortzu bat egin da berauek ahal den eta gehien gutxitzeko. Horretarako, sorgailuaren hozgarri likidoa eta potentzia-elektronikoa izan dira irtenbideak. Azpimarratzeko beste puntu bat, ibilgailuaren funtzionamendurako segurtasuna da, horretarako onartzeko bidean dauden etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren ISO segurtasun arauak ari dira kontuan izaten.