Fagor Automation CIMT 2011 azokan

Fagor Automation, mundu mailako zenbakizko kontrol eta kaptazio sistemen fabrikatzaile nagusienetakoa CIMT 2011 azokan (Beijing – Txinan) egongo da, bere produktu izarrak aurkezteko

Fagor Automationeko egoitza nagusiko eta Txinako 5 delegazioetako lan talde zabal batek azokako bisitariak hartuko dituzte apirilaren 11tik 16ra bitartean, E2 halleko A203 stand-ean. Bere 12. edizioan, CIMT (China International Machine Tool show) mundu mailako Makina Erreminta sektoreko azoka esanguratsuenetakoa da.

Edizio honetan enpresak aurkeztuko dituen berrikuntzen artean, CNC8055 FL eta CNC8055 POWER daude; puntako soluzioak ematen dituzte atzitze-sistema absolutuetan, eta hobekuntza bikainak eskaintzen ditu baita 3 metro baino gehiagoko luzera duten kodetzaile linealetan.

Hitzordu berri honekin agerian uzten da Fagor Automationek sektoreari ekarpenak egiteko duen gaitasuna eta nahia.

Fagor Automation Txinan

Fagor Automation mundu guztian presente dago, 25 delegazio eta 45 banatzaile baino gehiagorekin, banaketa eta zerbitzu sare zabal baten bidez. 1990ean ireki zuen bere lehen delegazioa Txinan (Beijing) eta egun beste 4 delegazio dauzka Txinako lurralde guztian zehar modu estrategikoan barreiaturik (Shanghai, Nanjing, Guangzhou, Chengdu). 2004an Beijing-eko muntaketa lantegia inauguratu zuen. Honi esker, bezeroari hurbileko eta etengabeko zerbitzu bat ematea lortu da.

Fagor Automationeko salmenten %85 nazioartekoak dira eta salmenta horietatik %50 Asiakoak dagokie.