Fagor Automation Lyongo Industry azokan

Apirilaren 16tik 19ra Fagor Automation Lyongo Industrie azokan egongo da.

Azoka hau liderra da bere sektorean Frantzian eta 1500 erakusketari egongo dira 80.000 metro koadroko erakusketan.

Fagor Automationen nobedadea CNC8060ren aurkezpena izango da, CNCaren kontzeptu berri bat erabiltzailearengan pentsatuz. Ezaugarri ezberdinekin ekipatuta eta errendimendu berritzailearekin, diseinu moderno bat du erakundearen standar guztiak puskatuz.

Bere produktu linea guztian, erakundeak, zenbakizko kontroletatik hasi eta neurketa sistemaren gama guztia erakutsi du. Nabarmentzekoa da CNC8065 zenbakizko kontrola, CNC8055 eta CNC8070aren tarteko konbinaketa da eta baita kaptaziorako soluzio absolutuak ere, egun merkatuan oso ondo baloratuta daude.

Halaber, SOMABek, Moulinsen, Allierren, kokatutako enpresa frantsesak, Fagor Automationekin duen erlazio estuari esker bere standean CNC8065T -rekin ekipatutako makina bat erakutsiko du.

Fagor Automationek bere azken produktuak bisitatu eta deskubritzera gonbidatzen zaitu 5-J81 standean.