FAGORen CNC 8070 Danobaten laser bidezko ebaketa makinan

Iris laser bidezko ebaketa makina da Danobatek eskaintzen duen soluzioa laser bidezko mozketarako. Produktibitate altuko makina bat da, zuntz bidezko teknologia erabilita produkzio kostuak asko murrizten ditu eta energia kontsumoa aurrezten da.

Laser bidezko zuntzezko teknologiak bezeroari hainbat onura eskaintzen dizkio, horien artean nabarmentzen dira:

  • PRODUKTIBITATEA: ebaketa eta piercing abiadura handiak, dentsitate handiko laser izpi sortari eta motor linealei esker.
  • ALDAKORTASUNA: material gama handiago bat prozesatu daiteke, uhinaren luzeraregatik materiale islatzailea moztea ahalbidetzen du (aluminioa, kobrea, letoia…)
  • ERAGINKORTASUNA: energia kontsumoan murrizketa nabarmena.
  • KONPAKTUA: Layout sinplea eta konpaktua. Zuntzaren erabilerak makinaren arkitektura sinplifikatzen du.
  • MODULARRA: automatizatzeko erraza. Aukera dago biltegiratze, karga eta deskarga sistema automatikoekin ekipatzeko.

Laser makina Fagor sistema digitalarekin dago ekipatuta. CNC8070 azken belaunaldiko zenbakizko kontrol bat da, Fagor AXD erreguladore digitaletara konektatuta daude zuntz optiko bidez eta X, Y mahaietako motor linealek gobernatzen dute. Kaptazio sistema bezala Fagor exposed erregelak erabiltzen dituzte. Erregela horiek abiadura eta azelerazio handia jasateko gaitasuna dauka.

Konfigurazio honek 312 m/min-ko eta 28 m/sg^2 azeleraziora iristea ahalbidetzen du.

Bestalde, CNC8070ak Dry Cut izeneko berariazko mozketarako prestazioa dauka mozketa blokeak elkartzeko eta abiadura aldatu gabeko mozteko aukera ematen du.

Deskargatu PDFa