Fagor Automationek Elektronikako Klusterraren errekonozimendua jaso du

Pedro Ruiz de Aguirrek, FAGOR AUTOMATIONen ordezkari gisa jaso zuen sari hau, Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen sektorean enpresak egiten duen lanaren aitortza izan da.

Pasa den azaroaren 18an, Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterrak (GAIA- TEIC klusterrak) GAIA SARIAK 2010 banatu zituen azken urteetan sektorearen garapenenean lagundu duten pertsona, erakunde eta programa nabarmenenak errekonozituz. Ekitaldia Donostiako akuarioan ospatu zen eta 200 gonbidatuk hartu zuten parte. Bertaratutakoen artean zeuden Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia, Markel Olano; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua, Bernabe Unda; Foru Aldundiko Mugikortasun Diputatua, Arantxa Tapia; berrikuntza eta Teknologia Sailburuordea, Juan Goicolea; eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Pedro Gomez Danborenea.

GAIA SARIETAZ gain, Klusterrak bi hamarkada baino gehiago GAIAri elkartuta dauden sektoreko enpresen errekonozimendua ere aitortu zuen. GAIAko lehendakariak, Joseba Ruiz de Alegriaren hitzetan azpimarratzekoa da “enpresa handi, ertain zein txikiek beraien lanarekin Euskadiko elektronika, informatika eta telekomunikazioen sektorea indartzen laguntzen dutela. Sektore hau, ez dugu ahaztu behar, bere edukiagatik gakoa dela, gure ekonomiako beste sektoreentzat funtsezkoa da” .

Saria jaso zuten enpresak hauek izan ziren: Conatec, Construcciones Mecánicas José Lazpiur, Daisalux, Diasor, Easo Informática Vizcaya, Ekodat, Fagor Automation, GE Power Management, Global Energy Services Siemsa, Grupo Comunicaciones y Sonido, Ibermática, IKOR, Ingeteam Corporación, Lantek Sheet Metal Solutions, Lurbe Grup, Microelectrónica MASER, Neurtek, NEXTEL, PYFE, TECTRON, TECCI Circuitos Impresos, Telecom y Novatecno; eta TRES-D Diseño e Innovación Integralek.