Fagor Automationek sare sozialen aldeko apustua egin du, Flickr-en esaterako

2010 urtean Fagor Automationek digitalizazio prozesu bat abiarazi zuen enpresako komunikazio estrategiari loturik. Hausnarketa estrategiko bat egin da enpresak iritsi nahi duen helburu eta publikoaren inguruan. Fagor Automationek blog korporatibo bat egitea erabaki zuen, bertan albiste orokorren eta delegazio bakoitzeko blogen bidez, gure erabiltzaileak fidelizatzeko eta harreman zuzenago bat ahalbidetzeko.

Online erako komunikazio plan honen bigarren fasean, Fagor Automationek sare sozialen ibilbideari ekin dio, batez ere, Twitter eta Flikr-en. Komunikazio estrategian definitu zen moduan, Fagor Automationek bere publikoa delegazioen arabera banatzea erabaki zuen. Arrazoi horregatik, Twiter-en profil korporatibo orokor bat sortzeaz gain, herrialde edo delegazio bakoitzeko profil bat sortu dira (@fagorautomation, @fagorautomation_eu, @fagorautomation_es, @fagorautomation_fr, @fagorautomation_us, @fagorautomation_pt, @fagorautomation_br, @fagorautomation_it.)

Flicrk-eko irudien galeria libreari dagokionez, Fagor Automationek komunikabide honetan kalitate handiko irudien biltegiratze, sailkatze eta banatze bat egin da. Modu honetan, erabiltzaile guztiek, banatzaileek, komunikabideek eta bezeroek zuzenean eskuratu ditzakete argazkiak web guneko hasierako orritik edo blogetatik. Egun bost argazki bilduma daude: “showroom”, “products”, “corporate”, “exhibitions” eta “installations”. Bilduma interesgarrienetakoa “showroom” deiturikoa da, bertan ikus daitezke Fagor Automationeko produktuen makina espektro handia eta baita merkatu alternatiboa besteak beste deformazioa, laserra, harria…

Fagor Automationek digitalizazio prozesu honekin lortu nahi du etengabe elikatzea komunikazio kanala, honela bezero eta banatzaileek eduki hauek erabili ditzakete produktuak ezagutzera ematerakoan.