Finetune: mekanizatua optimizatzeko berez doitzeko softwarea

Bere etengabeko hobekuntza prozesuan Fagor Automationek aplikazio moderno hau aurkezten du Makina Erremintako eskaera berriei soluzioak emateko. Fagor Aotekek (Fagor Automationeko ikerketa zentroak) garatutako apilkazioa da, BEAMTEK proiektuaren barruan, Eusko Jaurlaritzako GAITEK programak finantzatuta.

CNC bat lanerako prest jartzea konplexua izan daiteke erreminta egokiak ez badira erabiltzen. Fagor Automationek bere produktuen doiketak egiteko era guztietako doitze-erreminta estandarrak eskaintzen ditu, osziloskopioa edo Bode diagrama adibidez. CNC8065ean Finetune softwarearen aurkezpenaren jauzi kualitatibo bat ematen da.

Azpimarratzeko abantaia batzuk:

  • Makina prest jartzerako orduan denbora murrizte nabarmen bat.
  • Denboraren murrizte honek aldi berean makinen ekoizpen kostuan ere, gutxitze bat dakar.
  • Kalitatearen doitze bat lortzen da.
  • Berez doitzeko software intuitibo bat izanik ez da beharrezko pertsonal espezializatuaren presentzia.
  • Eskuz eginiko doiketetan egon daitezkeen akatsak sahiesten dira.
  • Doiketa on batek makinaren osagarri mekanikoen bizitza mantentzen du.

Operatibaren diseinua modu erabat intuitiboan egin da, makina prest jartzerako unean teknikariaren lana erabat errazteko.

Teknikariak doketak banan-banan egin ditzake eta emaitzak indibidualki baloratu edo eragiketa guztiak modu automatikoan egitea aukeratu ditzake.

Eginiko doiketa bakoitzaren ondoren softwareak lortutako emaitzak aurkeztuko ditu grafikoki edo zenbaki bidez

Doitze prozesuaren ondoren, Finetunek lortutako emaitzekin taula bat erakusten du. Taula honen bidez teknikariak hasierako parametroak doitze prozesuaren ondorengoekin konparatu ahal izango ditu. Teknikariak proposatutako parametroak aldatu nahi baditu, “hautaketa” zutabearen bidez aldatu ahal izango ditu lortutako balioak. Balioztatzearen ondoren, parametroak CNCan eta erregulazio sisteman geratuko dira gordeta.

Finetune bidez lortutako doiketaren eta CNC8065ren abiadura handiko mekanizatuaren konbinazioak esfortzuak errazten dizkie makinaren mekanikan jarduten dutenei, makinen osagaien bizitza luzatu egiten da eta bibrazioen murrizketei esker eta ibilbideeen optimizazioari esker, mekanizatuen akaberetan kalitate handia lortzen da.

Emaitzen taula Emaitzen taula aldatuta

Makina prest jartzerako orduan denbora murrizte nabarmen bat.

Denboraren murrizte honek aldi berean makinen ekoizpen kostuan ere, gutxitze bat dakar.

Kalitatearen doitze bat lortzen da.

Berez doitzeko software intuitibo bat izanik ez da beharrezko pertsonal espezializatuaren presentzia.

Eskuz eginiko doiketetan egon daitezkeen akatsak sahiesten dira.

Doiketa on batek makinaren osagarri mekanikoen bizitza mantentzen du.