Prestazioak hobetu dira 3 metroko luzera gainditzen dituzten kodetzaile linealetan

Fagor Automationek 3 metroko luzera gainditzen duten kodetzaile linealak hobekuntza apartekin jarri ditu bere bezeroen eskura. Hobekuntzak kodetzaile lineal inkrementalen F seriean eta CNC aplikazioetarako L serieko kodetzaile lineal absolutu eta inkrementaletan inplementatu dira. Prozesuan zehar Fagor Automationek arrakasta handiko osagai berriak diseinatu eta garatu ditu.

Fagor Automationen egiten jakiteak (know-how), etengabeko hobekuntzarako espirituak eta bere bezero adituen ezin estimatuzko kolaborazioak posible egin dute aparteko prestazio hauek lortzea kodetzaile linealen F eta L atzitze sistemetan. Balio-kateari buruz eginiko analisiari eta kanpoko ekarpenei buruz eginiko ikerketari esker produktu bakar bilakatu da eta Fagor Automationek bere lidergoa indartu du neurketa luze eta estra luzeen atzitze sistemetan (3 metrotatik hasi eta 50 metro arte).

Inplementaturiko prestazio berriek instalakuntza erraztu eta izugarri gutxitzen dituzte ohiko mantentze eragiketak, %5etik hasi eta makinaren arabera eta kodetzailearen luzeraren arabera balio askoz handiagoak ere gutxitu daitezke. Honela, F eta L familiako kodetzaile linealen gama berriak bezeroei aurrezteko aukera ezin hobe bat eskaintzen die. Inplementatutako aldaketa bakoitzak bezeroak hautematen dituen hobekuntzak dakartza eta Fagor kodetzaileen balio erantsia handitzea dakar.

Fagor Automationek espektatibak gainditzeko eta bezeroen beharrak asetzeko dituen konpromisoak indartu egiten ditu modu honetan.