PARLEC eta FAGOR-en kodetzaile lineal irekiak

“Fagorren kodetzaile linealekin gure kostuak murriztu ahal izan ditugu, gure doitasun mikrometrikoko baldintza guztiak bete ditugu eta fidagarritasun eta biziraupenean gure kalibragailuen historiala betetzen duen produktua eskaini dugu”

“Bezero batzuekin, atea gurutzatzearekin batera badakizu pakete osoa eskainzteko prest egon behar duzula.” Ed Galzinen hitzak dira, Fagor Automation Corp.-ren (EE.UU) salmenta burua. “Parlec-ekin ez genuen dudarik izan, eskaini genezakeen onena eskaini beharra geneukan. 1948az geroztik industriarako fabrikazio soluzio berritzaileak eta kalitate gorenekoak eskaintzen ari den enpresa batekin negozioak egiten ari zarenean, logikoa da, soluzio bakar bat baino gehiago eskaintzea eta eskainitakoa onena izatea.”

9.300 metro koadro baino gehiagoko gainazala daukate fabrikazio eta banaketarako. Beraien produktu linea nagusiak sei dira eta 8.000 produktu indibidual baino gehiago dauzkate. Produktuen gehiengoa Fairporten, New Yorken, Rochesteren kanpoaldean egiten da. Parlec-ek salmenta sare global bat garatu du mundu guztian zehar hedaturiko 750 banatzailerekin osatua.

Chris NuccitelliKalibragailu indartsu, sendo eta erabilterraza sortzea ez da kasualitate hutsa izan. Parlec-ek erabaki guztiak aztertzen ditu eta bere kalibragailuetan erabiltzeko atzitze sistemak aukeratzerako unean, Chris Nuccitellik, Salmenta eta Marketing lehedakari ordeak hauxe esan zuen “Kodetzaile lineal bat behar genuen gure exijentzia handiko espezifikazioei errendimendu aparta eskainiko ziena, baina kostu leiakorra eta erabiltzeko erraztasuna manteztuz.”

Chris-ek hitz hauek esanez jarraitu zuen “Fagorren kodetzaile linealekin gure kostuak murriztu ahal izan ditugu, gure doitasun mikrometrikoko baldintza guztiak bete ditugu eta fidagarritasun eta biziraupenean gure kalibragailuen historiala betetzen duen produktua eskaini dugu. Gure produktuaren muntaketako pertsonalari instalatzeko erraza iruditu zitzaion eta gure teknikariei mantenu errezekoak iruditu zitzaien, zerbitzu arazorik gabekoak.”

Fagorreko pertsonalak honakoa gehitu zuen “Egunaren amaieran, kalitatean hain zentratuta dagoen Parlec bezalako enpresa batekin, espektatiba guztian gainditzen dituen produktu bat izatea ez da nahikoa. Laguntza eta asistentzia tekniko on bat bermatu behar da, bezeroa ez dadin trabatuta edo atzeratuta geratu erantzunik jaso ez duelako.”

Chrisek gaineratu zuen “Eskainitako babes eta laguntza teknikoaren ondorioz, konfidantza osoz aukeratu genituen Fagorren kodetzaile lineal irekiak, gure fabrikazio prozesuetan eta inbentarioan ez genuen interferentzia txikienik izan”.

Parlec-en fabrikazio soluzioei buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, mesedez bisita ezazu www.parlec.com

Fagor exposed linear encoders