Kazetari alemaniarrak Fagor Automationen interesatuta

Fagor Automationek Makina-Erremintan espezializatutako 5 kazetari alemaniarren bisita jaso du. Bisita Fagor Automationeko Arrasate eta Eskoriatzako lantegietako hainbat lankidek gidatu du eta helburua

merkatu alemaniarrari Fagor Automationen produktuen kalitate eta teknología erakustea izan da. Bisita estrategikoa izan da enpresak Europa erdialdean duen proiekzioa handitzeko.

Kontuan hartzen badugu Alemania makina-erremintan mundu mailako 2. esportatzaile nagusiena dela eta fabrikatzen hirugarrena, bisita motz baina aldi berean trinko hau, arrakastatsua izan da kazetarientzat eta baita Fagor Automationeko arduradunentzat. Prentsa espezializatuko kazetari hauek, gertutik jarraitu ahal izan dute Mondragon korporazioaren tamaina, Fagor Taldea zenbat sektoretan dagoen jardunean eta baita Fagor Automationen baliabide teknologiko zein giza baliabideak.

Arrasate eta Eskoriatzako lantegiak bisitatzeaz gain, Fagor Arrasate eta Ikerlan teknologia zentroa bisitatzeko aukera izan zuten.

Ikusi bideoa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *