TECNUN unibertsitateko kotxe elektrikoa

Fagor Automation Donostiako Ingeniaritza Goi Eskolako (TECNUN) ikasleekin, elkarlanean aritu da auto elektrikoaren garapenean.

Aipaturiko ikasleek pasa den hilabetean Montmeloko (Katalunia) Formula Student unibertsitate-lehiaketan parte hartu zuten eta guztiz elektrikoa den auto bat aurkezten lehen talde espainiarra izan da.

Lehiaketa honetako helburu nagusia Ingeniaritzako ikasle hauek lortutako ezagutza mono plaza baten diseinu, garapen, eraikuntza eta gidaritzan erabiltzea da.

Aurten, Montmeloko topaketan 450 ikasle elkartu ziren 22 multzotan taldekatuta eta7 herrialdeetakoak: Espainia, Alemania, Italia, Errumania, Portugal, Suitza eta Txekiar Errepublika.

Borja Prietoren arabera, TECNUNeko ingeniaritzako ikaslearen arabera, “ekitaldi honetako parte-hartzea arrakastatsua izan da kontuan izanik proiektua urtebeteko epean egin dutela TECNUN-eko ikasleek.”

Fagor Automationek proiektu hau laguntzeko 2 motor eta 4 erreguladore utzi ditu.