Eskaera kopuru handia 2012ko BIEMH azokan

BIEMHren 27. edizioa ekainaren 2an amaitu zen eta antolatzaileek zein enpresa erakusketariek balorazio positiboa egin dute. Fagor Automationeko CNC salmenten burua, J.M. Larrañaga, pozik dago CNC8065 plataforma berritzaile eta ahaltsuak izan duen harrera onarekin eta eskaintzen dituen programazio erraztasunekin.

Fabricio Bettiol, Ivrea (Italia) gure Teknologia Zentroko kidearen bisitari esker, gure inguruko bezeroen artean CNC8065ak eskaintzen dituen programazio erraztasun berriak aurkeztu dira. Atributu berri hauen artean aipatzekoa da, Selca-tik Fagor-era garatu den itzultzailea (merkatu italiarrean duen ospearen ondorioa) eta gure profilen editorearen garapena non ISO lengoaia erabiltzea ahalbidetzen du, profilen programazioan. “Funtzionalidade berri hauek, harrera oso ona izan dute” zehazten du Larrañagak.

CNC8065ak lortu duen teknologia mailari esker, gure bezeroek lehiakorragoak diren produktuak aurkeztu dituzte, horixe aipatzen dute Mikel Valiente eta Vicente Ortegak, CMI Durango empresakoak. Standean jasotako bisitari kopurua gutxitu egin bada ere, bezeroen kalitatea hobetu egin da. “Bisitari askok Fagorren CNCa eskuratzeko interes zehatza erakutsi dute eta interes hori erreala dela ikusi ahal izan dugu azokaren ondorengo eskaera kopuruari erreparatzen badiogu. “Datu oso positiboa da egungo egoera ekonomikoa zein den kontutan izaten badugu” dio Larrañagak.

CMI Durango

Kaptazioko salmenta burua, J.M. Viniegra bat dator J.M. Larrañagarekin azoka bisiten kalitatea nabarmentzerakoan. Kaptazio dibisioan, bisita eraginkorrenak ekoizle atzerritarren aldetik jaso dira, eta zehazki, mahai eta plato dibisoreak egiten dituzten ekoizleek bereizmen handiko kodetzaile absolutuetan izan dute interesa. Viniegrak azpimarratzen du “gure OEM bezeroei dagokionez, horietako askok bisitatu dute gure standa eta makina eskaerak jasotzen ari dira, azokarekin pozik daudela adieraziz.”

Kaptazio sistemen eremuan BIEMH 2012 aprobetxatu zen, PSED izena duen tresna aurkezteko, kodetzailearen konektagarritasuna diagnostikatzeko balio duena. Produktu berri honen demoa oso intuitiboa izan da bisitarientzako. Hala ere, erakargarriena izan dena aurkezpena, kodetzaile linealaren bideoa izan da. Bideo honi esker, bisitariek modu oso bisualean ikusi zituzten kodetzaile lineal berrietan inplementaturiko berrikuntzak. Prestazio hauek, merkatuan bakarrak dira eta fabrikanteen ekoizpena positiboki hobetzen dute. “Bisitari asko, konpetentzia barne, standera hurbildu dira “Etenik gabeko ekoizpena” izenburua duen bideoa ikusteko gogoz”, aipatzen du Viniegrak.

3D Bideoa